Añorgako eliza
Añorgako eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°17′18″N 2°00′03″W / 43.28825°N 2.00072°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1917 |
Kontaktua | |
Helbidea | 42 Añorga hiribidea, Donostia, 20018 Añorga |
Añorgako eliza, Karmengo Andre Mariari eskainita, Donostiako izen bereko auzoan dago eraikia. XX. mendeko eraikina da eta Cementos Rezolak prestatuako auzorako zerbitzuen artean egindako eliza da. Lana 1917an amaitu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karmengo eliz hau aurretik egungo elkargunean zegoena ordezkatu zuen. Rezola lantegiak langileentzako zerbitzuen artean egokitu zuen eliza.[1] 1917an bukatuta, eliza egiten aritu zen hargin bezala Joxe Iraola Arrutiren hitzetan "Egurrezko aldamioak erabiltzen ziren orduan. Aldamioak lekuz aldatzen aritu zen".[2] 1969ean Añorgako Elizak Sakristiaren gaineko lokala utzi zion auzoan 1965ean sortutako Ikastolari.[3]
Barrualdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eliza berria izan, bertan artelan interesgarriak daude, Julio Beobideren bi eskultura eta gaur egungo margolan handi batzuk paretetan.[4]