AC Milan

Wikipedia, Entziklopedia askea
A.C. Milan» orritik birbideratua)
A.C. Milan
Logo of AC Milan.svg
Ezizena(k) Rossoneri (gorri-beltzak)
Il Diavolo (deabrua)
Sorrera 1899
Futbol zelaia San Siro
edukiera: 80.018 [1] lagun
inaugurazioa: 1926
Presidentea Italia Paolo Scaroni
Entrenatzailea Italia Stefano Pioli
Liga Serie A
2020-21 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Associazione Calcio Milan Milango futbol taldea da, munduko arrakastatsuenetarikoa. Txapeldunen Liga-a 7 aldiz, Kontinente arteko Futbol Kopa 3, FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa 1, Serie A (Italiako liga) 18 eta Italiako Kopa 5. Etxeko partiduak San Siro estadioan jokatu ohi ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968ko finalean Milanek 2-0 emaitzaz gainditu zuen Hanburgo.
2003ko Txapeldunen Ligako garaipena ospatzen.
Interren aurkako derbia, 2009an.
Real Madrilen aurkako partida, 2010-11ko Txapeldunen Ligan.
Milango jarraitzaileak.

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfred Edwards britaniarrak fundatu zuen kluba 1899an. Haren jatorria zela eta, ingelesezko izena eman zion, Milan, italierazko Milano jarri ordez. Taldearen goitizena rossoneri (gorribeltzak) da, elastikoko koloreak horiexek baitira.

Hasiera hartan Milan Cricket and Football Club izena zuen eta futbolaz gain Kriketean ere aritzen zen izan ere garai hartan aberatsek gogokoago baitzuten kriketa futbola baino. 1900an lehenengo titulua eskuratu zuen, Medaglia del Re (Erregearen domina), Juventus FC-ri 2-0 irabaziz eta hamarkada honetan Italiako hiru liga irabazi zituen, 1901, 1906 eta 1907an. Urte haietan jokalari ingelesen eta milandarren artean sorturiko taldea zen baina 1908an beraien artean istiluak izan ziren eta 43 bazkidek taldea utzi eta berria sortu zuten, Internazionale Football Club izena eman ziotena. Hiriko aberatsen taldea bihurtu zen Inter.

1916an Kopa Federala lortu zuen, txapelketa ez ofiziala baina Lehen Mundu Gerraren garaian Italiako Liga ordezkatu zuen.

Gerra arteko garai apala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an taldeak izena aldatu eta Milan Football Club ezarri zuen. Gerra bien arteko hiru hamarkadetan ez zuen titulurik eskuratu eta taldearen denboraldi apalena da. 1938an Italiar faxistek ez zituzten ingelesak gogoko eta hauen presioarengati taldeak berriz ere izena aldatu zuen, gaur egun daukan Associazione Calcio Milano.

Taldearen berpiztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949an hiru jokalari suediar fitxatu zituen Gunnar Nordahl (Il pompierone), Gunnar Gren (Il professore) eta Nils Liedholm (La stella venuta dal nord). Gre-No-Li ezizena hartu zuen hirukoteak. 1955ean Andrea Rizzoli presidente bihurtu eta garaipenak lortuz jarraitu zuen Milanek. 50eko hamarkadan Italiako lau liga eskuratu zituen eta nazioarte mailan bi Latindar Kopa lortu zituen, 1956koa Bilboko Athletic Kluba 2-1 gaindituz. 1958an Europako Kopako finala ere jokatu zuen, Real Madrilekin 3-2 galdu zuena.

Milandarren nagusitasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60ko hamarkada milandarren hamarkada izan zen izan ere hiriko bi taldeen artean Europako lau kopa lortu baitzituzten (AC Milanek 2 eta Interrek 2) eta Kontinente arteko hiru kopa (interrek 2 eta Milanek 1).

1961 urtean Nereo Rocco entrenatzailea iritsi zen eta 1963an Europako Kopa irabazi zuen SL Benfica 2-1 garaituz. Urte hartan Rccok taldea utzi eta Nils Liedholm jokalari ohia fitxatu zuen entrenatzaile kargurako. Hurrengo urteetan ordea Helenio Herreraren Interren itzalean egotea egokitu zitzaion. 1967an Liedholmek dimisioa aurkeztu eta Nereo Rocco itzuli zen. Honen eskutik 1968an Europako Errekopa eta 1969an Europako eta Kontinente arteko Futbol Kopak irabazi zituen.

70eko eta 80ko hamarkada apalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trantsizio urteak izan ziren eta Italiako hiru kopa irabzi bazituen ere Liga bakarraz jabetu zen eta Europa mailan ez zuen aurreko mailarik erakutsi. 1979ko Liga irabazi ondoren 1979-80an Felice Colombo presidentea futboleko ustelkeria kasuan (Totonero izenaz ezagutu zena) sarturik zegoela ikustean bigarren mailara jeitsiarazi zuten taldea. Lehen mailara berehala igo zen baina berriz ere B eriera itzuli zen.

Berlusconiren urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986ko martxoaren 24ean Silvio Berlusconi magnateak erosi zuen kluba. 1988an Arrigo Sacchi fitxatu eta Milango taldearen "urrezko aroa" iritsi zen hasieran Sacchirekin eta 1991etik aurrera Fabio Capellorekin. Taldeko jokalariak mundu mailan ezagun bihurtu ziren: Franco Baresi kapitainarekin batera han ziren Paolo Maldini, Alessandro Costacurta, Mauro Tassotti, Roberto Donadoni, Carlo Ancelotti, eta herbehereetatik ekarritako Marco van Basten eta Ruud Gullit.

Italiako talde nagusia bihurtu zen 90. hamarkadan eta 1989, 1990, 1994ko Europako Kopak lortu zituen, bai eta 1989 eta 1990ko Kontinente artekoak ere.

XXI. mendearen hasiera Ancelottirekin (2001-2009)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milanen hurrengo arrakasta Carlo Ancelotti jokalari ohiak lortu zuen. 2001eko azaroan izendatu ondoren, Ancelottik 2003ko Champions Leagueko finalera eraman zuen Milan, non juventus garaitu zuten klubaren seigarren Europako Kopa irabazteko zigorretan. Taldeak, orduan, Scudetto irabazi zuen 2003-04 denboraldian Champions Leagueko finalera iritsi aurretik, non Liverpoolek jipoitu zituen, nahiz eta 3 eta 0 lider izan. Bi urte geroago, bi taldeak berriro elkartu ziren 2007ko Champions Leagueko finalean, Milan 2 - 1 irabaziz titulua zazpigarren aldiz lortzeko. Taldeak FIFAko lehen Munduko Kopa irabazi zuen 2007ko abenduan. 2009an, Milango bigarren gerente luzeena bihurtu eta 420 partidu zuzendu ondoren, Ancelottik kluba utzi zuen Chelseako gerente kargua hartzeko.

Iskanbila ekonomikoa eta gorabeherak (2009-2019)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi hartan, kluba Italian sortu zen eskandaluan murgilduta zegoen, non bost talderi leporatu zitzaien partiduetan tranpa egitea aldeko epaileak hautatuz. Ikerketa polizial batek Milango arduradunek zerikusirik ez zuela aitortu zuen, baina Italiako Futbol Federazioak (FIGC) erabaki zuen froga nahikoa zituela Milan Adriano Galliani presidenteordea botatzeko. Ondorioz, Milani 15 puntu kendu zizkioten ligan, eta 2006-07 denboraldiko UEFA Champions Leaguetik kanporatua izan zen. Apelazio batek zigor hori zortzi puntura murriztu zuen, eta horrek Champions Leagueko bere parte hartzea mantendu zion klubari.

Iskanbila ondoren, Milango Interrek Serie A menderatu zuen, lau Scudetto irabaziz. Hala ere, Zlatan Ibrahimović, Robinho eta Alexandre Pato bezalako jokalariek hamarkada erdiko arrakastetan parte hartu zuten jokalari askok lagunduta, Milanek 2010-2011 denboraldian liga irabaztea ahalbidetu zuen, 2003-04 denboralditik aurrenekoz.

Hala ere, Scudettoren ondoren, klubak kirol-krisi nabarmen batean erori zen. Klubak ez zuen lortu urte askotan Europako lehiaketetara sailkatzea.

2017ko azaroaren 27an, Montella entrenatzailea emaitza eskasengatik kanporatua izan zen, eta Gennaro Gattuso jokalari ohiak ordezkatu zuen.

Gattusoren agintaldiko lehen denboraldian, Milanek itxaropenak gainditu zituen eta kanpainako emaitza asko eman zituen 4. mailan. Azken lau partidak irabazi arren, Milanek huts egin zuen Champions Leaguean puntu 1 lortuz, bosgarren amaituz 68 punturekin. Milanek Champions Leaguerako sailkapena lortu ez ondoren, Gattusok dimisioa eman zuen.

Ibrahimović-en itzulera eta berriro ilusioa (2019-)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko urrian, Stefano Pioli kontratatu zuten, Milan oso dinamika txarrean sartuta baitzegoen. Kontuak itxura txarra edukitzen jarraitu zuen, eta taldea jada ordezko entrenatzaile baten bila zebilen, Ralf Rangnick kandidatua zelarik. Urtarrilean ordea, Zlatan Ibrahimović itzuli zen, eta orduan dena aldatu zen. COVID-19 -ak eragin zuen geldialdiaren ondoren, taldeak beste itxura bat hartu zuen, eta 10 partidu jarraian eman zituen galdu gabe, hoietako 7 irabaziz, tartean Juventusi.

Gauzak horrela, Pioli-ren kontratua berritu zuten 2 urtez, eta Theo Hernandez, Gianluigi Donnarumma, Franck Kessié eta beste hainbat jokalariren maila onarekin eta Ibrahimović-en maila bikainarekin Europa League-era sailkatu ziren.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorreratik bertatik marra gorri eta beltzdun elastikoa erabili du, galtza zuri eta galtzerdi beltzekin. XXI mendean urte batzuetan galtza beltzak ere jantzi izan ditu. Historian zehar gehien aldatu dena marra gorri eta beltzen lodiera izan da.

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1899-1910
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1910-1961
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1961-86
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1986-tik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2000-2005

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian: 30[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Italiako futbol liga (18): 1901, 1906, 1907, 1951, 1955, 1957, 1959, 1962, 1968, 1979, 1988, 1992, 1993, 1994, 1996, 1999, 2004, 2011.
  • Italiako futbol kopa (5): 1967, 1972, 1973, 1977, 2003.
  • Italiako superkopa (7): 1988, 1992, 1993, 1994, 2004, 2011, 2016.

Nazioartean: 20[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente arteko Futbol Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (3): 1969, 1989, 1990.
  • Finalista (4): 1963, 1993, 1994, 2003.

UEFAko Txapeldunen Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (7): 1963, 1969, 1989, 1990, 1994, 2003, 2007.
  • Finalista (4): 1958, 1993, 1995, 2005.

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1968, 1973.

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (5): 1989, 1990, 1994, 2003, 2007.

Latindar Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1950, 1956.
  • Finalista (1): 1953.

Mitropa Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1982.

Jokaturiko nazioarteko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1963 Brasil Santos FC 2-4, 4-2, 1-0 Milan
1969 Milan 3-0 , 1-2 Argentina Estudiantes de La Plata
1989 Milan 1-0 Kolonbia Atlético Nacional
1990 Milan 3-0 Paraguai Club Olimpia
1993 Brasil São Paulo 3-2 Milan
1994 Argentina Vélez Sarsfield 2-0 Milan
2003 Argentina Boca Juniors 1-1 (pen 3:1) Milan
2007 Milan 4-2 Argentina Boca Juniors
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1957-58 Espainia Real Madril 3-2 Milan Brusela
1962-63 Milan 2-1 Portugal SL Benfica Londres
1968-69 Milan 4-1 Herbehereak Ajax Amsterdam Madril
1988-89 Milan 4-0 Errumania FC Steaua Bucuresti Bartzelona
1989-90 Milan 1-0 Portugal SL Benfica Viena
1957-58 Frantzia Olympique de Marseille 1-0 Milan Munich
1993-94 Milan 4-0 Katalunia FC Barcelona Atenas
1994-95 Herbehereak Ajax Amsterdam 1-0 Milan Viena
2002-03 Milan 0-0 (pen:3-2) Italia Juventus FC Manchester
2004-05 Ingalaterra Liverpool FC 3-3 (pen:3-2) Milan Istanbul
2006-07 Milan 2-1 Ingalaterra Liverpool FC Atenas
Europako Superkopa 1973 Herbehereak Ajax Amsterdam 6-1 (0-1, 6-0) Milan
1989 Milan 2-1 (1-1, 1-0) Katalunia FC Barcelona
1990 Milan 3-1 (1-1, 2-0) Italia UC Sampdoria
1993 Italia AC Parma 2-1 (0-1, 2-0(luz)) Milan
1994 Milan 2-0 (0-0, 2-0) Ingalaterra Arsenal FC
2003 Milan 1-0 Portugal FC Porto
2007 Milan 3-1 Espainia Sevilla FC
UEFA Kopa eta
Europa League
Titulurik

ez

Europako Errekopa 1967-68 Milan 2-0 Alemania Hamburger SV
1972-73 Milan 1-0 Ingalaterra Leeds United
1973-74 Alemaniako Errepublika Demokratikoa FC Magdeburg 2-0 Milan

2020/2021 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko abenduaren 4a

Zbk. Postua Jokalaria
1 Errumania ATE Ciprian Tatarusanu
2 Italia ATZ Davide Calabria
4 Aljeria ERD Ismaël Bennacer
5 Portugal ATZ Diogo Dalot
7 Espainia AUR Samu Castillejo
8 Italia ERD Sandro Tonali
10 Turkia ERD Hakan Calhanoglu
11 Suedia AUR Zlatan Ibrahimovic
12 Kroazia AUR Ante Rebic
13 Italia ATZ Alessio Romagnoli
14 Italia ATZ Andrea Conti
15 Norvegia AUR Jens Petter Hauge
17 Portugal AUR Rafael Leão
19 Frantzia ATZ Theo Hernández
Zbk. Postua Jokalaria
20 Kongoko Errepublika ATZ Pierre Kalulu
21 Espainia ERD Brahim Díaz
22 Argentina ATZ Mateo Musacchio
24 Danimarka ATZ Simon Kjaer
27 Italia ERD Daniel Maldini
29 Italia AUR Lorenzo Colombo
33 Bosnia-Herzegovina ERD Rade Krunic
43 Brasil ATZ Léo Duarte
46 Italia ATZ Matteo Gabbia
56 Belgika AUR Alexis Saelemaekers
79 Boli Kosta ERD Franck Kessié
90 Italia ATE Antonio Donnarumma
99 Italia ATE Gianluigi Donnarumma

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Milanek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1956 Latindar Kopa Finala Milan 3-1 Athletic
1976-77 UEFA Kopa Final zortzirenak Athletic
Milan
4-1
3-1
Milan
Athletic

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sansiro.net Sartze-data: 2016-8-15.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


2020-21eko Serie A Flag of Italy.svg
Atalanta | Bologna | Benevento | Cagliari | Crotone | Fiorentina | Genoa | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Milan | Napoli | Parma | Roma | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese