Edukira joan

A. Le Coq Arena

A. Le Coq Arena
Kokapena
Herrialdea Estonia
KonderriHarjuko konderria
UdalerriTallinn
Koordenatuak59°25′17″N 24°43′56″E / 59.4213°N 24.7321°E / 59.4213; 24.7321
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2001
Inaugurazioa2001eko ekainaren 2a
JabeaEstonian Football Association (en) Itzuli
KudeatzaileaEstonian Football Association
Kirolafutbola
ErabiltzaileaFC Flora Tallinn
Estoniako futbol selekzio nazionala
FC Levadia Tallinn
Edukiera14.336

A. Le Coq Arena (lehen Lilleküla futbol-estadioa) Estoniako futbol selekzio nazionala, FC Flora Tallinn eta FC Levadia Tallinn futbol taldeen 2001ean Tallinnen inauguratutako etxeko estadioa da.

Estadioak 14.336 ikusle hartzeko edukiera du, eta horiez gain, VIP-loiak daude estadioaren hirugarren solairuan.

Estadioaren arkitektoa Haldo Oravas da. Eraikina ez zen hasierako proiektuaren arabera guztiz amaitu 2001ean.

2015eko irailean, Estoniako Gobernuak 5 milioi euroko diru-laguntza eman zuen Lilleküla futbol-estadioaren handitze-lanak egiteko. Horri esker, eserleku kopurua 15.000ra igo zen, eta estadioak 2018ko UEFA Superkopako finala hartzeko aukera izan zuen. Gainera, iparraldeko tribunari estalkia eta fatxada-eraikina gehitu zitzaizkion, eta berritze lan sakonak egin ziren [1].

Estadioaren helbidea honako hau da: Jalgpalli 21, 11312 Tallinn.

Lilleküla futbol-konplexuak estadioaz gain honako instalazio hauek ere hartzen ditu: Sportland Arena, Nike Arena eta A. Le Coq Arena barruko pabiloia, baita FC Flora Lilleküla zelaiak ere (tamaina osoko belar naturaleko bi zelai), Tallinna FC Florarenak direnak [2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]