A68 izozmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


2017ko uztailaren 12ko irudia, Copernicus Sentinel-1 misioak hartua. Luxenburgok halako bi neurtzen duen izotz zatia Larsen C izotz plataformatik bereizi zenean, inoiz ikusitako izozmendirik handiena sortu zen, eta Antartikako penintsularen geografia aldatu.

A68 izozmendia 2017ko uztailaren 10a eta 12a bitartean Antartikako Larsen C izotz-plataformatik askatu zen izozmendi erraldoia da. Izotz-puskaren haustura NASAren Aqua sateliteko MODIS tresnaren bidez atzeman zuten zientzialariek. Gaur-gaurkoz, historia osoan aurkitu eta ezagutu izan diren izozmendirik handienetako bat da.[1] Izan ere, zientzialariek kalkulatu dutenez, izozmendia kontinentetik askatu zen unean gutxi gorabehera 5.800 km² eta bilioi bat tona zituen.[2][3]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetako Izotzaren Zentro Nazionalak izozmendiari A-68 izena jarri zion.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Inoizko izozmendi handienetako bat askatu da Antartikan» Berria 2017-07-12 . Noiz kontsultatua: 2017-07-12.
  2. (Ingelesez) O'Leary, M.; Luckman, A.; Project MIDAS (2017-07-12) Larsen C calves trillion ton iceberg . Noiz kontsultatua: 2017-07-12.
  3. Zupiria, Pello (2017-07-13) «Historiako iceberg handienetakoa askatu da, Antartikako penintsulan» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-07-13.