ABC (egunkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
ABC
Diario ABC logo.svg
Diario_ABC_logo.svg
Mota Informazio orokorra
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1903ko urtarrilaren 1a
Hizkuntza Gaztelania
Argitaratze lekua Madril
Formatua compact
Argitaletxea Vocento
Banaketa
Banatze-eremua  Espainia
Salneurria 1,30 € (lanegunak)
Historia
Ideologia Eskuin politikoa, monarkismo
Sortzailea Torcuato Luca de Tena
Zuzendaria Bieito Rubido Ramonde
Kanpo loturak
www.abc.es
Artikulu hau Espainiako egunkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «ABC (argipena)».

ABC Espainiako egunkaria da, 1903ko urtarrilaren 1ean Madrilen sortua. Astero argitaratu zen bi urtez, 1905ean egunkaria bihurtu arte. Gerra zibilean, bi ABC ezberdin argitaratu ziren, bata errepublikan eta bestea, matxinatuek hartutako lurraldean; ondoren, aldizkari arrakastatsuena bihurtu zen Espainian. Demokrazian beherakada handia jasan arren, 2005ean berriz ere Espainiako hirugarren aldizkari salduena zen. Pentsamendu politikoari dagokionez, eskuinekoa eta monarkiaren aldekoa da.

2000. urtetik, Vocento taldearena da; 2008. urtearen amaieran, krisialdi ekonomikoak eragindako publizitatearen jaitsierak diru-sarrerak gutxitu zizkion. 2009ko martxoaren 3an, egunkariko arduradunek 238 langile kaleratuko zituztela argitaratu zuten[1], langile guztien erdia, alegia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]