ADSL

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

ADSL edo Asymmetric Digital Subscriber Line (Harpidedunaren Linea Digital Asimetrikoa) DSL konexio mota bat da. Abiadura handiko linea digitala da, telefono sareak daraman kobrezko pare bihurrituaz lagunduta. Banda zabaleko interneterako atzipenerako teknologia da. Datu gehiago transmititu ditzake, eta ondorioz, abiadura gehiago.

Hobekuntza hau telefonoak (300-3400 Hz) baino maiztasun tarte altuagoa erabiltzen lortzen da. ADSLa eduki ahal izateko, splitter baten instalazioa behar izaten da, banatzeko betiko telefonoko seinalea konektatzeko erabili dugunarekiko.

Asimetrikoa deitzen zaio datuak igotzeko eta jaisteko abiadurak ezberdinak direlako. Normalean deskargatzeko abiadura altuagoa da. ADSL linean hiru komunikazio kanal ezartzen dira, datuak bidaltzeko, datuak jasotzeko eta telefonoz hitz egitekoa.

Gaur egun, herrialde batzuetan ADSLaren garapenak ari dira ezartzen, ADSL2 eta ADSL2+ deituak. Telebista eta kalitate altuko bideoa emateko dira pare bihurritua erabiliz. Teknologia honen garapenak konpetentzia handia ekarriko die operadore telefonikoei eta kable bidezko operadoreei. Teorian onura gehien bezeroak jasoko du, ahotsa, datuak eta telebista integratzen dituen zerbitzuak jasoki dituelako.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internetera konektatzen ari garen bitartean telefonoz hitz egitea ahalbidetzen du, datuak eta ahotsa kanal ezberdinetatik doazelako.

Aurretik dagoen egitura erabiltzen du (OTS - Oinarrizko Telefono Sarea). Interneteko Zerbitzu Hornitzaileek gastu handia aurrezten dute teknologiaren ezarpenean eta erabiltzaileek denbora eta gastu txikiagoa dute zerbitzua jaso ahal izateko.

Erabiltzaileek etengabeko internet konexioa dute. Puntutik punturako konexioa dagoelako da hau, zentrala eta erabiltzaileen artean dagoen lerroa ez delako konpartitua. Honek bermatzen dio erabiltzaileari banda zabalera dedikatua, zerbitzuaren kalitatea handituz.

Konexio abiadura altua eskaintzen du (telefonoak eskaintzen duenarekin alderatuta.

Eragozpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea telefoniko guztiek ezin dute zerbitzu hau eskaini, pare bihurrituaren kalitate eskakizunak leku askotan daudenak baino handiagoak direlako. Pareak zarata eta moteltzearekiko baldintza onak izan behar ditu. Zentralera dagoen distantzia ere kontutan hartzekoa da.

Linea hauen zaintze lanak direla eta zerbitzua ez da merkea egitura txarreko herrialdeetan. Egitura txukunagoa dagoen herrialdeetan zerbitzua merkeagoa da.

Konexioa egiteko ezinbestekoa den routerra edo ADSL modema garestia da (routerra gehiago).

Linea telefonikoa behar du funtzionatzeko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ADSL Aldatu lotura Wikidatan