AEBko Kapitolioko istiluak (2021)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lua errorea:expandTemplate: template "Mostra inici fi" does not exist.
AEBko Kapitolioko istiluak
Irudia
MotaManifestazio
storming (en) Itzuli
attempted coup d'état (en) Itzuli
Insurjentzia
Matxinada
Honen parte da2020ko eta 2021eko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeen ondorengo protestak
Data2021eko urtarrilaren 6a
Garaiapresidency of Donald Trump (en) Itzuli
KokalekuAmeriketako Estatu Batuetako Kapitolioa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
AntolatzaileProud Boys
HelburuAmeriketako Estatu Batuetako Kongresua
Kausa2020ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak
Honen kausaDomestic reactions to the 2021 storming of the United States Capitol (en) Itzuli
international reactions to the 2021 storming of the United States Capitol (en) Itzuli
second impeachment of Donald Trump (en) Itzuli
BiktimaBrian D. Sicknick
Pertsona hilak5
Pertsona zaurituak50 (polizia)
ErantzuleBaked Alaska (en) Itzuli
Jake Angeli (en) Itzuli
Ashli Babbitt (en) Itzuli
Richard Barnett (en) Itzuli
Derrick Evans (en) Itzuli
Simone Gold (en) Itzuli
Adam C. Johnson (en) Itzuli
Klete Keller (en) Itzuli
Eric Gavelek Munchel (en) Itzuli
Jon Schaffer (en) Itzuli
Matt Maddock (en) Itzuli
Rick Saccone (en) Itzuli
Brandon Straka (en) Itzuli
Atxilotu kopurua
630
Komunikabide
Hashtag#revolution, #fightback, #firingsquad eta #CapitolRiot

AEBko Kapitolioko istiluak 2021eko urtarrilaren 6an gertatu ziren, Washington DCn Donald Trumpen aldeko protestari taldeek poliziari aurre egin eta kongresuaren eraikin ofizial hori okupatu zutenean. Protestariak Donald Trump AEBko jarduneko presidentearen aldeko manifestazio bateko partaide ziren, Save America goiburukoa, Mike Pence presidenteordeari 2020ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan Joe Bidenen garaipena ontzat ez ematea eskatzen ziona.[1][2]

Asteazken goizean, urtarrilak 6, milaka protestarik Washington Monument inguratu zuten. Hainbat pertsonak The Ellipsen hitzaldiak eman zituzten, besteak beste, Rudy Giuliani aholkularia eta Trump bera. Giuliani jendeari zuzendu zitzaion, eta konspirazio teoria hutsalak errepikatu zituen, hauteskundeetan bozkatzeko makinak "okerrak" zirela esanez. Trumpek hitzaldi bat eman zuen kristalezko hesi baten atzetik, hedabideei eraso eginez eta hauteskunde emaitzak iraultzeko dei eginez, Penceren botere konstituzionalaren barruan ez dagoen zerbait.[3]

Protestariak Kapitoliora sartu ahala, poliziak Capitol Hilleko eraikin batzuk ebakuatu zituen, eta manifestariek lortu zuten Ameriketako Estatu Batuetako Kapitolioan sartzea, baita Estatuen Gela Nazionalean ere.[4] Kapitolioko okupazio eta istiluetan bost pertsona hil ziren: lau protestari eta polizia bat.[5] Asteazken horretan bertan, 61 pertsona atxilotu ziren Kapitalioaren okupazioko istiluen inguruan; gero, gehiago atxilotu zituzten.[6]

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko AEBko hauteskunde presidentzialak, 2020ko azaroaren 3an ospatu zirenak, Joe Biden hautagai demokratak irabazi zituen, Donald Trump presidente errepublikarra garaitu zuelarik. Aurretik, botoak zenbatu bitartean eta ondoren, Trump eta beste errepublikar batzuk hauteskundeko emaitzak iraultzen saiatu ziren, botoetan iruzur zabala zegoela argudiatuz eta emaitzak ukatu eta irauli nahian.[7][8][9]

Presidente berriaren agintaldiko irekiera ekitaldia 2021eko urtarrilaren 20an zen egitekoa. Hauteskunde Kolegioaren emaitzak eta irabazlea berresteko Kongresua 2021eko urtarrilaren 6an bilduko zela eta, Trumpek ekitaldi batekin horri aurre egiteko planak iragarri zituen, hainbat estaturen hauteskunde emaitzen balioaz protesta egiteko.

2020ko abenduaren 31n, Washington DCko alkate Muriel Bowserrek eskatu zuen Columbiako Guardia Nazionaleko tropak zabaltzeko, aurreikusitako manifestazioetan tokiko poliziari laguntzeko. Bere eskarian idatzi zuen zaindariak ez zirela armatuko, eta "jendetzaren kudeaketaren" eta trafikoaren ardura izango zutela, poliziari segurtasun arazoetan zentratzen utziz[10]. Christopher Miller Defentsa idazkariak 2021eko urtarrilaren 4an onartu zuen eskaera[11].

Aurreko egunetan, Trumpek Pence lehendakariordeari eskatu zion Joe Bidenen garaipena ez onartzeko, botere konstituzionalaren barruan ez dagoen ekintza, eta dei hau errepikatu zuen urtarrilaren 6ko goizean egin zuen hitzaldian. Arratsaldean bertan, Pencek gutun bat bidali zion Kongresuari, non esan zuen Bidenen garaipenari ez ziola aurre egingo[12].

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Save America manifestazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proud Boys Manifestari talde bat Kapitoliora bidean
Manifestazioren irudi bat, Kapitoliora sartu aurretik.

Urtarrilaren 5ean hasi ziren manifestariak Washingtonen biltzen, hurrengo egunerako antolatutako manifestazioaren aurretik. Astearte gauean eta asteazken goizean gutxienez hamar pertsona atxilotu zituzten.[1] Asteazken goizean, urtarrilak 6, milaka protestarik Washington Monument inguratu zuten. Hainbat pertsonak The Ellipsen hitzaldiak eman zituzten, besteak beste, Rudy Giuliani aholkulariak eta Trumpek. Giuliani jendetzari zuzendu zitzaion eta hauteskundeetan erabilitako bozkatzeko makinak "okertuta" zeudela zioten konspirazioaren teoriak errepikatu zituen.

Trumpek beirazko hesi baten atzetik egin zuen hitzaldia, hedabideei eraso eginez eta Mike Pence presidenteordeari hauteskundeen emaitzak atzera botatzeko eskatuz (nahiz eta hark ez duen hori egiteko botere konstituzionalik). Trumpek Kapitoliora joateko eskatu zien bere aldekoei, Kongresua biltzen den lekura.[3] Adierazi zuen inoiz ez zutela etsiko, "inoiz ez amore emango", hauteskundeak lapurreta izan zirelakoan, "ez dugu gehiago jasango", "gure herrialdeak nahikoa izan du". Presidente ahalmenak eskualdatzeari "herrialdea suntsitzearekin" parekatu zuen. [13]

Manifestariak Kapitolio barruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dan Kildee kongresukideak tentsio handieneko une batean grabatutako bideoa
Kapitolio aurreko irudi bat 16:35ean

Ordezkarien Ganberako eta Senatuko kideak elkarturik zeuden Biden presidente izendatzeko eman beharreko azken urratsa egiteko, baina bertan behera utzi behar izan zen saioa Trump presidentearen aldeko jarraitzaileek Kapitoliora sartzea lortu zutelako.[14] Hori 14:10ean gertatu zen[oh 1] eta, ia aldi berean, Trumpek mezu publiko bat zabaldu zuen Mike Pence presidenteordea gaitzetsiz, hauteskundeetako emaitzei onespena ematearren: "AEBk egia exijitzen du!", adierazi zuen. Minutu batzuk geroago, Trumpek baketsu jokatzeko eskatu zien Kapitoliora sartutakoei.[15]

Honen ondorioz eraikin batzuk ebakuatu egin behar izan zituzten, eraikinaren barruan zeudenen ordezkariei bulegoetara joateko eta ateak eta leihoak ixteko eskatu zitzaien; kanpoan zeudenei "babesa bilatzea" aholkatu zitzaien. Kongresuko kideei gas-maskarak jartzeko eskatu zieten, segurtasun indarrak gas negar-eragilea erabiltzen hasi baitziren eraikinaren barruan. Eraikinetik kanpo, hainbat pertsonak beirazko leihoak apurtu zituzten eta leihoetatik sartu ziren.[16]

Trumpen jarraitzaileak eraikinera sartzerakoan sortutako liskarretan, 15:34 inguruan poliziak emakume bat tiroz zauritu eta hil zuen, aire armadako San Diegoko Trumpen jarraitzaile bat.[17][15] Beste hiru protestari hiltzeko zirkunstantziak ez zeuden argi, "larrialdi zerbitzuetan" hil zirela adierazi baitzuten.[18][19] Urtarrilaren 8an, egiaztatu zen polizia bat ere hil zela, guztira bostera igoz hildakoen erregistro ofiziala.[20] Gizon eta emakume bana Nancy Pelosiren bulegoan ikusi zen lasaitasun osoz gauzak eskuztatzen.[21] Korridoreetan, protestari bat Konfederazioaren bandera handi batez paseatu zen, herritar ugarik konnotazio arrazistaz beterik ikusten dutena;[22] gainera, protagonismo berezia hartu zuen momotxarroen piuraz mozorrotutako gizona, azkon bat aldean zuela Kapitoliora sartua.[23]

Arratsaldean, protestarien Kapitolioko inguraketa hastetik bi ordutik gora ondoren, presidenteak bideo bat plazaratu zuen, hauteskundeak lapurtu zietela nabarmenduz, "maite zaituztegu", "oso bereziak zarete" adieraziz, baina aldi berean protestariei etxera bakean itzultzera deituz.[24] Muriel Bowser Washington DCko alkateak etxeratze agindua eman zuen 18:00etatik aurrera eta urtarrilaren 7ko 6:00 arte.[15] Washingtongo Poliziak adierazi zuen 50 lagun baino gehiago atxilotu zituztela, eta protestariei suzko bost arma atzeman zizkietela.

15:41ean, Guardia Nazionaleko 3.000 kide baino gehiago ere mobilizatu zituzten Kapitolioan, 1.000 USA Today egunkariaren arabera,[15] baina ez zegoen argi hori egitea ote zen Trumpen nahia. Christopher Miller AEBetako Defentsa idazkariak ohar batean jakinarazi zuenez, berak Mike Pence presidenteordearekin eta Nancy Pelosi Ordezkarien Ganberako buruarekin batera baimendu zuen Guardia Nazionala Kapitolioan sartzera deitzea.[25]

Kritikak eta ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia mundu osoko agintari eta politikarien artean, harridura eta gaitzespena sortu zuen protestariak Kapitoliora sartu ahal izana. AEBn bertan hainbat ahotsek harriduraz gain haserrea adierazi zuten segurtasun neurriek huts egiten zuten moduagatik, aditzera emanez Kapitolioko protestariak beltzak izan balira sartzea eragotzi eta bestelako erantzun gogorra emango zitzaiela. NBAko zenbait saskibaloi jokalarik eta taldek adierazpenak eta isiluneak egin zituzten Kapitalioko gertaeren kontra.[26][27][28][29] Joe Bidenek ere adierazi zuen Kapitoliora oldartu ziren protestariak "Black Lives Matter" mugimendukoak izan balira, beste tratu bat jasoko zutela segurtasun indarrengandik.[30]

Biharamunean, Joe Biden presidentegaiak "etxeko terroristak" deitu zien Kapitolioan sartutako protestariei.[31][32] Nancy Pelosi kongresuko bozeramaileak Kapitolioko poliziaburuaren dimisioa eskatu zuen.[33] Clinton eta Obama presidente ohiek Donald Trumpen mezu hutsal eta garratzei egotzi zieten gertatutakoaren erantzukizuna.[34] Instagram eta Facebookek mugagabe debekatu zituzten presidentearen erabiltzaile kontuak.[34] Mitt Romney errepublikarrak matxinada deitu zien Kapitolioko istiluei eta okupazioari.[35] Gaueko telebistako entretenimendu programetako esatariak bat etorri ziren Kapitalioko gertaerak eta Donald Trumpen jokabidea gaitzesten.[36]

Urtarrilaren 7an, Trumpek presidente aldaketa (urtarrilaren 20an egitekoa) zelaituko zuela iragarri zuen aholkulari baten Twitter kontuaz, sare sozialak haren kontua isilarazi ostean.[37] Trumpen gobernuko hainbat goi funtzionariok dimisioa eman zuten egun horretan bertan.[38] Protestariak Kapitoliora sartzean Joe Biden demokrata hauteskundeetako garaile berresteko saioa bertan behera geratu ondoren, urtarrilaren 7an saio horri ekin zioten berriz, eta Joe Biden hauteskundeetako garaile berretsi zuten ofizialki.[39] Alderdikide eta kabineteko laguntzaileen presioek bultzatuta eta gero eta bakartiago, egun berean Trumpek gaitzetsi egin zuen protestariek Kapitolioa okupatu izana eta, zeharka, onartu egin zituen hauteskunde emaitzak, urtarrilaren 20an administrazioa aldatu egingo zela adieraziz.[40][41]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Orduak beti Washington DCko ordutegiaren arabera (EST/UTC -5).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) McEvoy, Jemima. «DC Protests Live Coverage: Entire Capitol Now On Lockdown As Protesters Enter The Building» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  2. (Ingelesez) «Trump Supporters Storm Capitol, Clash With Police» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  3. a b CNN, Peter Nickeas. «Pro-Trump supporters have flooded DC to protest president's election loss» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  4. (Ingelesez) Littleton, Brent Lang,Cynthia; Lang, Brent; Littleton, Cynthia. (2021-01-06). «Pro-Trump Protestors Storm U.S. Capitol, Lawmakers Evacuated» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  5. (Ingelesez) «US Capitol riots: Police officer dead, bringing fatality toll to five» euronews 2021-01-08 (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  6. CNN, Eliott C. McLaughlin. «On these 9 days, police in DC arrested more people than they did during the Capitol siege» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  7. «Trump tries to leverage power of office to subvert Biden win» AP NEWS 2020-11-20 (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  8. (Ingelesez) Haberman, Maggie; Rutenberg, Jim; Corasaniti, Nick; Epstein, Reid J.. (2020-11-20). «Trump Targets Michigan in His Ploy to Subvert the Election» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  9. (Ingelesez) Press, Associated. «Trump presses Georgia governor to help subvert election» MarketWatch (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  10. CNN, Alex Marquardt, Barbara Starr, Alison Main and Devan Cole. «Pentagon approves DC mayor's request to deploy National Guard for upcoming demonstrations» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  11. (Ingelesez) Fandos, Nicholas; Cochrane, Emily; Sullivan, Eileen; Thrush, Glenn; Kanno-Youngs, Zolan; Martin, Jonathan. (2021-01-06). «Live Updates: Pence and Lawmakers Evacuate as Protesters Storm Capitol, Halting Count of Electoral Votes» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  12. CNN, Peter Nickeas. «Pro-Trump supporters have flooded DC to protest president's election loss» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  13. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (2021-01-06). «Trump vow to 'never concede' incites mob of supporters» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  14. Ostolaza, Jon O. Urain-Paulo. «Kapitolioan sartu dira Trumpen jarraitzaileak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  15. a b c d (Ingelesez) «Timeline: How a Trump mob stormed the US Capitol, forcing Washington into lockdown» www.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  16. (Ingelesez) Vigdor, Neil. (2021-01-06). «Live Updates: Pro-Trump Mob Breaches Capitol, Halting Vote Certification» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  17. Berria. «Kapitolioa «segurtatu» dutela esan dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  18. (Ingelesez) Doherty, Ben. (2021-01-07). «Woman shot and killed in storming of US Capitol named as Ashli Babbitt» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  19. Ostolaza, Jon O. Urain-Paulo. ««Trantsizio ordenatu bat» hitzeman du Trumpek» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  20. (Ingelesez) «US Capitol riots: Police officer dead, bringing fatality toll to five» euronews 2021-01-08 (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  21. (Ingelesez) Harvey, Josephine; Havranek, Christy. (2021-01-06). «Rioters Breach Nancy Pelosi's Offices, Put Feet On Desks, Leave Menacing Note» HuffPost (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  22. (Ingelesez) Cramer, Maria. (2021-01-09). «Confederate Battle Flag an Unnerving Sight in Capitol» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  23. (Ingelesez) «Police arrest man who carried Pelosi lectern and horned Capitol intruder» the Guardian 2021-01-09 (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  24. (Ingelesez) «One day after Trump praise, White House condemns Capitol mob» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  25. Ostolaza, Jon O. Urain-Paulo. ««Trantsizio ordenatu bat» hitzeman du Trumpek» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  26. (Ingelesez) Gelston, Dan. (2021-01-07). «Doc Rivers speaks out on D.C. riot: 'Could you imagine today if those were all Black people storming the Capitol'» ABC7 Chicago (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  27. (Ingelesez) Anonymous. «Cori Bush says if protesters storming Capitol were black, they 'would have been shot' - Truly Times - Conservative News» https://trulytimes.com/ (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).[Betiko hautsitako esteka]
  28. (Ingelesez) «Look at the Capitol Hill rioters. Now imagine if they had been black | Derecka Purnell» the Guardian 2021-01-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  29. (Ingelesez) Swanson, Ian. (2021-01-07). «Police criticized for double standard after Capitol riot» TheHill (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  30. (Ingelesez) «Biden: Black Lives Matter protesters would have been 'treated differently' at Capitol riot» NBC News (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  31. Berria. «Biden: «Etxeko terroristak» dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  32. (Ingelesez) «Biden calls rioters ‘domestic terrorists’ as four killed are identified - follow live» The Independent 2021-01-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  33. (Ingelesez) «Biden calls rioters ‘domestic terrorists’ as four killed are identified - follow live» The Independent 2021-01-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  34. a b (Ingelesez) «Biden calls rioters ‘domestic terrorists’ as four killed are identified - follow live» The Independent 2021-01-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  35. CNN, Caroline Kelly and Nicky Robertson. «Romney: 'What happened here today was an insurrection, incited by the President'» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  36. Business, Frank Pallotta, CNN. «Late-night hosts react to Capitol riot: 'The treason finale of the Donald Trump era'» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  37. Ostolaza, Jon O. Urain-Paulo. ««Trantsizio ordenatu bat» hitzeman du Trumpek» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  38. (Ingelesez) «Mass resignations from Trump administration follow president’s failure to stop Capitol violence» The Independent 2021-01-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  39. Berria. «Trumpek bere porrota aitortu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  40. (Ingelesez) News, A. B. C.. «President Trump won't attend Joe Biden's inauguration» ABC News (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  41. Berria. «Trumpek bere porrota aitortu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]