AEL Limassol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
AEL Limassol
Sorrera 1930
Futbol zelaia Tsirion Stadium
(edukiera: 13.331 lagun)
Presidentea Zipre Andгeas Sofocleous
Entrenatzailea Bosnia-Herzegovina Dušan Kerkez
Liga Zipreko Liga
2018-19 4.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

AEL Limassol (grekeraz Αθλητική Ένωση Λεμεσού, "Αthlitiki Enosi Lemesou") Zipreko futbol taldea da, Limasol hirikoa. 6 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 6 aldiz Kopa. Hiriko beste taldea den Apollon Limassolekin lehia handia dauka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1930 urtean eratu zen Limasolen eta 1935ean liga fundatu zuten zortzi taldeetako bat izan zen. Lehenengo garaipenak 1939 eta 1940ko kopak eta 1941eko liga izan ziren. 50. hamarkadan bi liga irabazi zituen eta 80. hamarkada kopako taldea bihurtu zen.

Azken urteetan maila ona eman du, beti ere APOEL eta Omoniaren atzetik, baina 2012an bere seigarren liga irabaztea lortu zuen. 2014an bigarren egin du baina APOELekin 81 puntutan berdinduta. 2015 urtearen amaieran Superkopa irabazi zuen APOEL penalti jaurtiketetan gaindituz.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zipren: 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (6): 1941, 1953, 1955, 1956, 1968, 2012.
  • Kopa (6): 1939, 1940, 1948, 1985, 1987, 1989.
  • Zipreko Superkopa (4): 1953, 1968, 1985, 2016.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]