Adenosin monofosfato zikliko

Wikipedia, Entziklopedia askea
AMPc» orritik birbideratua)
AMP ziklikoaren molekula

Adenosin monofosfato ziklikoa (AMPc edo AMP ziklikoa ere deitua) erreakzio biokimiko askotan parte hartzen duen nukleotidoa da. ATP molekulatik sortzen da, adenilziklasa entzimaren bitartez. Entzima hori zelula mintzean dago.

AMP ziklikoa bigarren mezularia da, zelula barnean hormonen bidez -lehenengo mezulariak- iristen diren seinale kimikoak transmititu eta areagotu baititu. Horregatik esaten da prozesu hormonal askotan bitartekari gisa jarduten duela.

Bakterioengan molekula horrek gluzidoak katabolizatzeko prozesuan parte hartzen duten gene batzuen erregulazioa kontrolatzen du. Esaterako, laktosaren operoian AMP ziklikoak laktosa degradatzeko geneak aktibatu egiten ditu.

Nola laguntzen die AMP ziklikoak hormonei hauek zelularen gain jarduteko? Ohiko mekanismoa hau da: hormonek zelula mintzean dagoen adenilziklasa entzima aktibatzen dute, AMPc sortzen duena. AMPc horrek, zelularen barnealdean, proteina kinasa izeneko entzimak aktibatzen ditu, proteinak fosforilatzen dituztenak. Fosforilatutako proteina hauek gai dira DNA molekularen gain eragiteko, gene batzuen jarduera aldatuz. Modu horretan hormonek, AMP ziklikoaren bidez, aldaketa biokimikoak eragiten dituzte zeluletan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]