ASN-121

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

ASN-121 Star Warseko pertsonaia bat da.

ASN-121 forma obalatuko errobot bat zen, airetik mugitzen zenean egonkortasun handia ematen zioten zenbait tresnekin. Flotatzea eta, hala, bere misioak betetzea ahalbidetzen zioten bultzatzaileak zituen. Errobot eredu zehatz hau Zam Wesell saribilatzailearen errobot pribatua izan zen. ASN-121ek Padmé Amidalaren logelara kouhun kargamentu bat eramateko misio baten parte hartu zuen, behar bezala bete zuen misioa.

Baina Obi-Wan Kenobik, Jedi zaldun bat zena, senatariaren apartamenduko leihoa zeharkatzea eta errobotari heltzea lortu zuen, hala honen jabea zen Zam Wesellengana iristea lortuz. Baina, denbora galtzeko astirik gabe, saribilatzaileak errifle bat hartu eta tiro zehatz batekin ASN-121 errobota bota zuen.