A Bronx Tale
| Jatorria | |
|---|---|
| Argitaratze-data | 1993 |
| Izenburua | A Bronx Tale |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | sarbide-bizipena, film dramatikoa, krimenezko filma, crime thriller film (en) |
| Iraupena | 120 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Deskribapena | |
| Oinarritua | A Bronx Tale |
| Grabazio lekua(k) | New York eta New Jersey |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Robert De Niro |
| Gidoigilea(k) | Chazz Palminteri |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Robert De Niro |
| Konpainia ekoizlea | TriBeCa Productions (en) |
| Edizioa | Robert Q. Lovett (en) David Ray (en) |
| Argazki-zuzendaria | Reynaldo Villalobos |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | New York |
A Bronx Tale (euskaraz Bronxeko istorio bat) Robert De Niro aktore eta zinema zuzendariak zuzendu eta antzeztutako 1993ko film bat da. Gidoia Chazz Palminteri aktore eta gidoigileak idatzi zuen, baita filmean antzeztu ere.
1993ko irailaren 14ean Torontoko Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma New York hiriko Bronx barrutiko italiar auzoan girotuta dago. Calogero (Francis Capra) italiar jatorriko bederatzi urteko mutikoa da. Lorenzo (Robert De Niro) aitaren asmo bakarra familiak bizitza duina izatea da; autobus gidaria da, gizon zorrotz eta zuzena, semea inguruko kaleko eragin txarretatik at mantendu eta etorkizunean hiritar zintzoa izatea beste asmorik ez du.
Nolanahi ere, Calogero kale giroan hezi da, mafiak inguratuta; horren ondorioz, haienganako erakarpena sentitzen du. Egun batez, auzoko mafiako buzagia Sonnyk (Chazz Palminteri) gizon bat odol hotzean hil eta Calogero hilketaren lekuko da. Hala eta guztiz, poliziak hiltzailea nor izan den galdakatu duenean, Calogerok ez du izenik eman.
Une hartatik aurrera, Calogero mutikoa Sonny mafiosoaren begiko mutila bihurtu da; lasterrera, buruzagi mafiosoa eta mutikoaren aitaren arteko haserrea piztu denez, Calogerok italiar mafiaren lokalera joaten segitu du, eta hamazpi urte betetzen dituenean (Lillo Brancato) Sonnyren bidez, bizitza, kalea, maitasuna eta errespetuari buruzko trikimailu eta azpijoko ugari ikasiz doa.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robert De Niro: Lorenzo Anello, Calogeroren aita
- Chazz Palminteri: Sonny LoSpecchio
- Francis Capra: Calogero "C" Anello (bederatzi urteko mutikoa)
- Lillo Brancato, Jr.: Calogero "C" Anello (hamazazpi urteko nerabea)
- Kathrine Narducci: Rosina Anello, Calogeroren ama
- Taral Hicks: Jane Williams
- Joe Pesci: Carmine
- Clem Caserta: Jimmy Murmurio
- Robert D'Andrea: Tony Toupee
- Eddie Montanaro: Eddie Mush
- Fred Fischer: JoJo Balea
- Dave Salerno: Frankie Kafeopil
- Joe D'Onofrio: Slick (hamazazpi urteko nerabea)
- Louis Vanaria: Mario Eroa (hamazazpi urteko nerabea)
- Alfred Sauchelli jr.: Bobby Bars
- Frank Pietrancolare: Danny K.O.
- Luigi D'Angelo: Aldo (hamazazpi urteko nerabea)
- Dominick Rocchio: Ralphie (hamazazpi urteko nerabea)
- Patrick Boriello: Slick (bederatzii urteko mutikoa)
- Paul Perri: Mario Eroa (bederatzi urteko mutikoa)
- Tommy A.For: Phil Kinkileroa
- Rocco Parente: gidaria (hey Marie)
- Joe Black: tiroz hildako gizona
- Louis Gioia: apaiza
- Mitch Kolpan: Balaik detektibea
- Phil Foglia: Vella detektibea
- Richard De Domenico: apaiza
- Max Genovino: Louie Dumps
- Ralph Napolitano: Gino
- Steve Kendall: Bizar Gorri
- A.J. Ekoku: A.J.
- Sobe Bailey: Willie
- Dominick Lombardozzi: Nicky Zero
- Frank Caserta Sr.: Gee Zaharra
- Ed Derian: boxeo borrokako esataria
- Larry Lederman: lasterketako esataria
- Gianna Ranaudo: Tina
- Philip Garbarino: Sonnyren hiltzailea
- Nicky Blair: Jerry
- Joe Calvacca Jr.: Doo Wop taldea (kalea)
- Anthony Etergineoso: Doo Wop taldea (kalea)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Bronx Tale filmaren trailer edo iragarkia (Ingelesez)
- A Bronx Tale filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1993ko filmak
- Robert De Nirok zuzendutako filmak
- Chazz Palminterik idatzitako filmak
- Robert De Nirok antzeztutako filmak
- Chazz Palminterik antzeztutako filmak
- Taral Hicksek antzeztutako filmak
- Francis Caprak antzeztutako filmak
- Kathrine Narduccik antzeztutako filmak
- Joe Pescik antzeztutako filmak
- Tony Siricok antzeztutako filmak
- Domenick Lombardozzik antzeztutako filmak
- Robert De Nirok ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Mafia-filmak
- Drama filmak
- Amodiozko filmak
- Aita-semeen harremanei buruzko filmak
- Arrazakeriari buruzko filmak
- Autobusei buruzko filmak
- 1960an girotutako filmak
- 1968an girotutako filmak
- Bronxen girotutako filmak