Ergelen batzarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
A Confederacy of Dunces» orritik birbideratua)
Ergelen batzarra
Datuak
IdazleaJohn Kennedy Toole (1980)
Argitaratze-data1980
GeneroaKomedia, Tragikomedia
Jatorrizko izenburuaA Confederacy of Dunces
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaLouisiana State University (en) Itzuli
Herrialdea AEB
Orrialdeak405
ISBN0-8071-0657-7
OCLC5336849

Ergelen batzarra (ingelesez A Confederacy of Dunces) John Kennedy Toole estatubatuar idazleak idatzitako eleberri bat da. 1980ean argitaratu zen. 1981eko Pulitzer saria irabazi zuen.

Izenburua satiraren klasikoetako bat den Jonathan Swift idazlearen aipamen batean oinarritua dago:

« "Munduan benetazko genio bat agertzen denean, honegatik ezagutuko duzue: ergel guztiak haren aurka egiteko bat egingo dute". »

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ignatius J. Reilly izaki molodatu gabea eta anakronikoa da, Erdi Aroko bizimoduak, bere moralak bezala, munduan berriro nagusi izango zela amesten zuen. Horretarako, eta munduan entzuna izatearen asmoarekin, egia esan, ulertezin batek, bizitzarenkiko duen bertsioa irudikatzen duen milaka koaderno idazten ditu. Koaderno hauek betetzen dituen bitartean, bere logelatik banatzen zituen, egunen batean ordenatzeko itxaropenarekin eta horrela handigura handiko bere maisulana sortzeko. Jainkosa, bitartean, bere borondatearen aurka berak gorrotatzen zuen mundu kapitalista batean murgiltzen du eta berak esklabotza dela petsatzen duen modu bati men egitea behartuta sentitzen da: Lana. Etsita, bere burua Boeciorekin alderatzen du (zeinek bere hilaraztea kexarik gabe onartu zuen) eta lan bila ateratzen da. Bere lan eta bizi jarduera bere lanari zentzua ematen dion haria da eta Ignatius bezain kutun eta xelebreak diren beste pertsonai batzuk ezagutzeko aukera ematen du.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbatetan pantaila handira eramatea saiatu dira, baina arrazoi ezberdinengatik asmo horiek porrot egin dute.

Get a Life telesailaren kritikari ezberdinek pertsonaia nagusia (Chris Elliott aktorea) Ignatiusengan oinarritua dagoela diote. Telesaila honetan John Kennedy Tooleren eleberrian jazotako hainbat une eta gertakizun agertzen omen dira. Bestalde, eleberri honek Silvio José, el buen parásito (2005) izeneko umorezko komikian eragina izan omen zuen, komikigileak berak (Paco Alcázar) aitortu duenez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]