Coruñako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
A Coruña-San Cristóbal geltokia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 13′ 10″ N, 8° 14′ 37″ W / 43.21944°N,8.243516°W / 43.21944; -8.243516

Infobox train2.png
A Coruña
Estacionrenfeacoruña.jpg
Interior Estación San Cristovo.jpg
Geltokiko fatxadaren eta barrualdearen ikuspegiak
Kokapena
Helbidea Joaquín Planelles Riera kalea, z/g; 15007
Udalerria Coruña,  Espainia
Geltokiaren datuak
Kodea 31412
Irekiera 1935
Bidaiariak Renferen Distantzia Ertaina: 885.389 (2011)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria
Zerbitzuak Ordainpeko aparkalekua Autobus eta Taxi geralekua Komunak Kafetegia Kotxe alokairua Dendak Telefonoa Itxaron gela Pertsonadun leihatila
Nasa kopurua 4
Trenbide kopurua 6
Jabea Adif
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Abiadura handia Avant, Alvia
Distantzia luzea Arco, Trenhotel
Distantzia ertaina Renfe Distantzia Ertaina
Bestelakoak Bus 5, 11, 14, 20, 22
Taxi

A Coruña-San Cristovo edota A Coruña izenez ere ezaguna, Coruña (Galizia, Espainia) hirian kokatzen den tren geltoki nagusia da, eta Mallos-Geltokia auzoan dago. Eraikina, Antonio Gascué Etxeberria ingeniariak estilo neorromanikoan eraikia, 1935an inauguratu zen eta gaur egun Adif enpresa publikoaren jabetzakoa da, Renfe Operadora eragileak ustiatzen duelarik.

Geltokiak Renfe Operadora eragilearen distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuak biltzen ditu. Eraikina Joaquín Planells kalean dago, Outeiroko Errondaren ondoan, hiriko erdigunetik bananduta. Geltokia Hirian zama garraioentzako beste geltoki bat dago, San Diego izenekoa.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia zabalera iberiarra duten 800 linea (León-A Coruña trenbidea) eta 822 lineen (Zamora-A Coruña trenbidea) muturrean dago.

Bestalde, Olmedo-Zamora-Galizia abiadura handiko linean ere sartuko da, Galizia eta espainiar meseta lotuko dituena eta horren zati den A Coruña-Ourense tartea dagoeneko irekita dagoena, 2011ko abendutik.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbidea Coruñara heldu zen 1875ko urriaren 10ean, Coruña eta Lugo arteko trenbide tartea ireki zenean, Palentzia hiriraino luzatzea espero zena.[3] Lanak Asturias, Galizia eta Leóngo Trenbideen Konpainiak (A.G.L.) burutu zituen,[4] zeinak Noroeste konpainiaren lanak jarraitu baitzituen, azken honen porrotaren ondoren. Dena dela, A.G.L.k ere zailtasun ekonomikoak izan zituen eta 1885ean Norte konpainiak trenbidea bereganatu zuen.[4] Urte horretan Villagatóngo Brañuelas herria eta Ponferrada arteko trenbide tartea ireki zen, Coruña eta Madril lotuz, Venta de Baños bitartez. Lotura hori eginda, Norte konpainiak Coruñan geltokia eraikitzea erabaki zuen, garaiko azpiegiturak behin-behinekoak zirelako. Hala, oin laukizuzeneko eraikin bat egin zen, bi altuerakoa eta albo batera trenbideak kokatu zirela, markesina batekin.

Helsinkiko geltoki nagusia, 1911koa, Coruñako geltokiaren antza dauka.

XX. mendearen hasieran Norte konpainiaren monopolioa arriskuan zegoen, Miguel Primo de Riverak 1926an bultzatutako Guadalhorce plana zela eta. Plan honen helburua espainiar trenbide sarea handitzea zen, garaian erradiala zena. Eraiki nahi ziren trenbide berrien artean Zamora-Ourense-A Coruña arteko linea zegoen, Galiziara hegoaldetik sartzea ahalbidetuko zuena.

1935ean Antonio Gascué Etxeberriak trenbide berriko geltokiaren eraikina bukatu zuen.[5] Zeuden bi geltokiak bereizteko, Norte konpainiaren geltokiari La Coruña-Término izena jarri zioten, eta geltoki berriari, beste geltokitik 400 metrora, La Coruña-San Cristóbal izendatu zitzaion. Trenbideen ezartzeak atzerapenak jasan zituen, gerra zibila eta zailtasun teknikoengatik. 1943ko apirilaren 14an, RENFE 1941tik trenbideen ustiatzaile bakarra zela, Santiago de Compostela eta Coruña arteko trenbidea bukatzea lortu zen, eta lehenengo trenak heltzen hasi ziren San Cristóbalgo geltokira. Hala ere, Zamorarainoko trenbidea ez zen bukatu 1957ra arte. Ordutik, eskualdeko tren geltokia izatetik distantzia luzeko trenak jasotzera ere pasa zen, batik bat Madrildik zetozen trenak jasoz.[6] Horregatik, trafiko guztia geltoki bakarrean biltzea erabaki zen, eta geltoki berriak zuen modernotasuna, ekipamendu hobeekin eta dimentsio handiekin, Norte konpainiaren geltokia ordezkatu zuen. 1958an Norteren trenbidea trenbide berriarekin lotzeko zatia eraiki zen, eta 1964an Norteko geltoki zaharrak sutea izan zuen eta suntsituta gelditu zen.[6]

80ko hamarkadan geltokiko fibrozementuzko markesina ordezkatu zen, nasei argitasun gehiago ematen dizkioten beste batengatik.

2000ko hamarkadan geltoki intermodala eraikitzeko lehiaketa proposatu zen, aurkeztutako proiektuen artean zazpi hautatu zirela, 2011ko maiatzean horien artean bat aukeratzeko. Proposamenak Rafael Moneo, Richard Rogers, MVRDV, Toyo Ito, Juan Herreros, Cruz y Ortiz eta César Portela arkitektura estudioek aurkeztu zituzten, eta César Portelaren proposamena hautatu zen. 2012ko amaiera aldera Espainiako Gobernuak proiektuaren irabazleei eskatu zieten proposamen berri bat aurkeztea, kostuak murrizteko asmoz.[7]

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren barrualdeko ikuspegia.

Eraikinaren oinak U forma hartzen du, cul-de-sac moduko geltokietan ohiko eskema dena. Eraikuntza granito, altzairu eta beirazkoa da, eta simetria apurtzen duen dorre batekin amaituta dago izkin batean.

Trenbideak jasotzen dituen espazioa 100 metro luze da.[6] Zabalerari dagokionez, 33 metro ditu, lau nasa biltzen dituelarik, bi izkinekoak eta beste bi zentralak, sei trenbideri zerbitzu emateko. Aurreko guztia egitura metaliko batez estalita dago, eta horren ondoren 160 metro luze den beste babes bat dago.[6]

Bestibulua handia da, itxaron-gela, informazio puntu, txartela-salmenta, kafetegi, liburudenda eta bestelako lokal komertzial, komunak, kotxe alokairua eta kanpo aparkalekuak dituela.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abiadura Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko abenduaren 10ean Olmedo-Zamora-Galizia abiadura handiko linearen tarte bat ireki zen, Ourense eta Coruña artekoa. Tarte honetatik Avant zerbitzuak ibiltzen dira Ourense-Empalme eta A Coruña geltokien artean.

Distantzia Luzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alvia eta Arco zerbitzuek hiria Madril, Bartzelona, Euskadi eta Gaztela eta Leónekin lotzen dute.

Distantzia Ertaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renfe Distantzia Ertainaren zerbitzuek Santiago de Compostela, Vigo, Pontevedra eta Ourense hiriekin eta tarteko herriekin lotzen dute.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Coruñako geltokia Aldatu lotura Wikidatan
  • (Gaztelaniaz)  Observatorio del Ferrocarril en España «Informe 2011» (PDF) . Noiz kontsultatua: 2013-07-30 .
  • Arranca la alta velocidad entre A Coruña, Santiago y Ourense La región
  • Cronología básica del ferrocarril español de vía ancha Fundación de los Ferrocarriles Españoles
  • a b Asturias á Galicia y León (A.G.L.) Compañía del Ferrocarril del Noroeste de España Spanishrailway
  • Conoce tu ciudad - Estación de San Cristóbal
  • a b c d Estación de La Coruña Revista Vía Libre
  • El Gobierno ordena abaratar el proyecto de la intermodal La Voz de Galicia