A Letter to Three Wives

Wikipedia, Entziklopedia askea
A Letter to Three Wives
Jatorria
Argitaratze-data1949
Jatorrizko izenburuaA Letter to Three Wives
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa, film dramatikoa, flashback film (en) Itzuli eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena101 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joseph L. Mankiewicz
Gidoigilea(k)Vera Caspary
Joseph L. Mankiewicz

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaSol C. Siegel
Konpainia ekoizlea20th Century Fox
EdizioaJ. Watson Webb, Jr. (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAlfred Newman
Argazki-zuzendariaArthur Charles Miller
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0041587 Filmaffinity: 525867 Allocine: 2659 Rottentomatoes: m/letter_to_three_wives Allmovie: v29115 TCM: 81295 TV.com: movies/a-letter-to-three-wives Netlix: 60010025Edit the value on Wikidata

A Letter to Three Wives (euskaraz Hiru Emazteentzako Gutuna) 1949ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilearen amodiozko drama filma bat da. John Klempner idazlearen izenburu berdineko Letter to Five Wives eleberrian oinarritua dago. Jeanne Crain, Linda Darnell, Ann Sothern, Kirk Douglas, Paul Douglas eta Jeffrey Lynn aktoreek antzeztu zuten.

Zuzendari onenaren Oscar Saria (Joseph L. Mankiewicz) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Joseph L. Mankiewicz eta Vera Caspary) irabazi zuen, gainera Film onenaren Oscar Sariaren izendapena ere jaso zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBko udalerri txiki batean bizi diren eta lagunak diren hiru emakumek, Deborah Bishop (Jeanne Crain), Rita Phipps (Ann Sothern) eta Lora Mae Hollingsway (Linda Darnell), egun pasako txango bat egin aurretik laugarren emakumezko lagun (Thelma Ritter) baten gutuna jasoko dute. Gutun horretan, hiru emakumeen senarretako batekin batera ihes egingo duela aipatzen du:

« zuetako baten senarrarekin hirira noa. »

Baina ez du zein emakumearen senarra den zehazten, ondorioz hiru emakumeetako bakoitzak bere senarra izango ote denari buruzko gogoeta egingo dute, bai et euren ezkontz egoera zertan den eta euren senarrak lagako ote lituzkenari buruz ere bai.

Deborah gaur egun bere senarra den Bradekin (Jeffrey Lynn) izan zituen lehenbiziko hitzorduak izateko topatu zituzten oztopoak oroituko ditu, herriko jendeak bere senarra iraganean gutuna bidali dien Addieren miresle zela aipatzen baitzuen. Bere aldetik, Ritak lanbidez maisua den George senarra (Kirk Douglas), larunbatero arrantzara joaten dela baina azkeneko aldiz modu susmagarriz etxetik dotore jantzita atera zela oroituko du. Azkenik, Lora Maek gutunean pentsatuko du, baina gaiari garrantzia kentzen saiatuko da, Porter (Paul Douglas) senarrarekin duen harremanaz gogoeta egiten duen bitartean.

Lau emakumeen elkarteko dantzaldian egi guztia jakingo dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jeanne Crain in A Letter to Three Wives trailer.jpg Jeanne Crain:
Deborah Bishop
Jeffrey Lynn in A Letter to Three Wives trailer.jpg Jeffrey Lynn:
Bradford "Brad" Bishop
Linda Darnell in A Letter to Three Wives trailer.jpg Linda Darnell:
Lora Mae Hollingsway
Paul Douglas in A Letter to Three Wives trailer.jpg Paul Douglas:
Porter Hollingsway
Ann Sothern in A Letter to Three Wives trailer.jpg Ann Sothern:
Rita Phipps
Kirk Douglas in A Letter to Three Wives trailer.jpg Kirk Douglas:
George Phipps

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]