A Toxako uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

A Toxako uhartea Galiziako Rias Baixas itsasadar multzoan dagoen uharte bat da, hain zuzen ere, Arousako itsasadarran dago, Pontevedra hiriburutik 30 kilometrora dagoen O Grove udalerriaren barnean. Gaur egun bere jarduera ia bakarra turismo da, ondorioz uhartean hotelak, bainuetxeak, apartamentuak eta golf zelaiak daude, bai eta kasino bat ere.

San Martiño do Grove parrokiako zati da, 2009an Galiziako Estatistika Institutuaren arabera 49 biztanle zituen herria (26 gizon eta 23 emakume). Bestalde, hoteletan ostatu hartu edota uhartean bigarren etxebizitzak dituen jendea kontuan hartuz gero uharteko benetazko biztanleri kopurua askoz ere handiagoa da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: A Toxako uhartea Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 42° 29′ 6.87″ N, 8° 51′ 0.57″ W / 42.4852417°N,8.8501583°W / 42.4852417; -8.8501583