A escondidas

Wikipedia, Entziklopedia askea
A escondidas
Jatorria
Argitaratze-data2014
IzenburuaA escondidas
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
arabiera
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, romantic drama (en) Itzuli eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena96 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mikel Rueda
Gidoigilea(k)Mikel Rueda
Antzezlea(k)
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBilbo
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

aescondidaspelicula.com
IMDB: tt3289362 Filmaffinity: 732771 Allocine: 187880 Allmovie: v618401 Edit the value on Wikidata

A escondidas (euskaraz "Ezkutuan") 2014. urtean Baleuko S.L.k ekoiztutako filma da, Mikel Ruedak zuzenduta.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bilbon, Rafa 14 urteko maila sozial ertaineko ikaslea da. Lekuz kanpo sentitzen da bere lagunek neskez jarduten dutenean, sekretuan ez baititu begiko. Are okerrago, bere kuadrillakoek eta batez bere Guillek, bere lagun minena, Marta izeneko eskolakide batekin parekatu nahi dute. Rafa gogaitu egiten da kuadrillako buru oldarkorrak, Javik, Martari bere zenbakia baimenik gabe eman eta hau berari mezuak bidaltzen hasten denean.

Water poloko entrenamenduan, Rafari mutil adinkide batek atentzioa ematen dio eta jarraitu egiten du eraikin baten zabaltzara. Mutilaren izena Ibra da, jatorriz marokoarra, bere familia abandonatuz geroztik adingabeko etorkinen zentro batean bizi dena. Hasiera batean Ibrak Rafarengan interesik ez duen arren, zigarro bat partekatuz eta harriak ituetara jaurtiz lagun egiten dira.

Gau batean, Rafa eta Ibra diskoteka berera joaten dira, bakoitza bere kuadrillarekin. Lagunek bultzaturik, Rafak Marta musukatzen du, baina hain deseroso egiten zaio komunera doala lasaitzeko, Ibrarekin batera. Ateratzean, beraien lagun taldeak neska batengatik borrokan ari dira, eta giroa lasaitzean Rafa garaiz bueltatzen da etxera. Gau horretan, iskanbila batek Ibra eta zentroko kideak esnarazten ditu. Korridorean polizia Said eramaten ari da, bere lagun bat. Ibra eta zaintzaile batek gaua espetxean igarotzen dute polizia eragozteagatik.

Rafa Ibrarekin ateratzen hasten da, Guille, kuadrilla, eta Marta albo batera utziz. Eguzki-sarrera hondartzan ikusiz, Ibrak Rafari adiskidetasunaren kutun bat oparitzen dio. Arratsalde batean Ibra itxaroten ari dela, Rafa bere kuadrillarekin topatzen da, handik gutxira Ibra iritsi eta ezkutuan entzuten hasten delarik. Zurrumurruen arabera, mutil marokoar batekin omen dabil, eta azalpenak eskatzen dizkiote. Susmoak ukatu nahian, Rafak adierazten du ez litzakeela inoiz mairu baten lagun egingo, Ibra minduz. Kuadrillarekin ibili ondoren, Rafa Ibraren bila doa zentrora baina alde egin duela aurkitzen du, poliziarekin izan zuen konfrontazioaren ondorioz Marokora deportatuko ote duten beldur, Said bezala.

Rafak jakin gabe, Ibrak hiria utzi du eta auto-stop egin nahian ari da. Euria hastean, gasolindegi batera joan eta bertan janaria lapurtzen harrapatzen dute. Jabeek poliziari deitzear daudenean, Youssefek, beste etorkin bat, aurre egiten die eta Ibraren ordez ordaindu. Ateratzean, Youssefek Ibra hartzen du bere apartamentu marjinalean, bertan beste etorkin ilegal batzuekin eta bere zaintzapeko ume oso desgaitu batekin bizi delarik. Egun batean, Ibrak nahigabe Youssef laguntzen du farmazia batean lapurtzen eta ondoren gamelutzat arituko dela aurkitzen du.

Rafa poztu egiten da Ibra berriro topatzean, baina hau oraindik haserre dago bere lagunei esan zienagatik. Rafak barkamena eskatzen dio eta bere kuadrillaren lokalera gonbidatzen du. Bertan, jolasen artean modu eztitsuan besarkatuz eta elkar laztantzen amaitzen dute. Horretan dabiltzala, Guille, Javi eta besteek harrapatzen dituzte, komentario homofobo eta arrazistak eginez ikusten dutena sinetsi ezinik. Nazkaturik, kuadrillari aurka egin eta alde egiten dute barraketara. Bertan, Youssef beraiek harrapatu nahian hasten da, Ibrak dirua lapurtu baitio. Alde egitea lortzen duten arren, Rafak bere etxera ematen du Ibra belauna zauritu duelako. Rafa Ibra sendatzen ari dela, elkar musukatzen dira.

Ibraren zentrora itzultzen diren arren, laster ospa egiten dute ohartzean polizia datorrela bera deportatzeko. Guillerekin topatzen dira, izandako jarreraz damutuz eta Rafaren sentimenduak ulertuz, daukan diru guztia eskaintzen diena alde egiteko. Rafa eta Guille negar artean besarkatzen dira, betirako elkar agurtzeko prest. Gaua tren geltoki batean igarotzen ari direla, Youssef eta bere umea poliziatik ihesi ikusten dituzte, eta hauei babesa eman. Honegatik Youssefek Ibra barkatzen du, azalduz poliziak beraien apartamentua aurkitu duela.

Frantziarantz doan tren baterantz lasterka hasten dira, baina Youssefek eta bere umeak bakarrik lortzen dute igotzea, Rafa erori eta Ibra laguntzen geratzen delako. Polizia saihestuz, Ibra kamioi baten azpian zintzilikatzen da, ihesean hasiz berriro. Klasean, Rafak malkoei eutsiz Ibraren kutunari heltzen dio maitasunez.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Germán Alcarazu: Rafa
  • Adil Koukouh: Ibra
  • Joseba Ugalde: Guille
  • Moussa Echarif: Youssef
  • Ana Wagener: Alicia
  • Álex Angulo: Jose
  • Eder Pastor: Javi
  • Mansour Zakhnini: Said
  • Khalid Chiyar: Rashid
  • Garazi Navarro: Marta
  • Ramón Agirre: Rafaren aita
  • Itziar Lazkano: Rafaren ama
  • Sara Cozar: Elisa
  • Reyes Moleres: farmazeutikoa
  • Elena Irureta: María
  • Justi Larrinaga: bezeroa
  • Hamdi Kousairy: Mohamed
  • Oier Tariku Cano: Youssefen anaia
  • Aitor Beltrán eta Iratxe Hernández: irakasleak
  • Juan Manuel Rodríguez: polizia
  • Jon Gómez eta Mikel Somiñana: entrenatzaileak
  • Oier Astorizka eta Gorka Cabreras: komuneko mutilak
  • Adrián Mata, Gontzal Lobato, Ismael Ruiz, Liviu George, Oier Trevilla eta Garikoitz Uribesalgo: Rafaren lagunak
  • Salmane Fana, Jamal Addoui, Youssef Ait, Nabil Assan, Mustapha El Jadydy eta Abderraman Otane: Ibraren lagunak
  • Mohamed Khouyaoui, Asian Ben Said, Mohamed Said, Ayoub Debhi, Mobarel Ouamou eta Youssef Bel Hadi: Youssefen taldea
  • Alejandra Navarro, Yasmina Dos Santos, Zuriñe Lopez eta Verónica Pedrueza: Martaren lagunak
  • Joel Vázquez, Asier Robles, Jorge Pelaz, Iñigo Meca, Egoi Sas, Ibai Zaitegui, Imanol Torres, Garikoitz Manchado eta Patxo Telleria: water poloko jokalariak
  • Emilian Dandu: klasekidea
  • Alberto Castro, Beñat López eta Xabi Fernández: arbitroak
  • Javi Alaiza: gizon ez izendatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Baleuko. A escondidas. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]