Edukira joan

A itsatsia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hitz batzuek berezkoa dute amaieran a letra, hau da, artikulua ez dena. Esaten da hitz horiek a itsatsia dutela. Hitz batek a itsatsia duen ala ez jakiteko, aski da hiztegian begiratzea.

Euskaraz, hitz batzuk -a bat dute amaieran. Horrelakoetan esaten da hitz horiek -a itsatsia daukatela.[1] Hitz horiek, idazterakoan eta hitz egiterakoan, batzuetan zalantza batzuk sortzen dituzte eta askotan akastzat jotzen diren testuak entzun eta irakurtzen dira: [...] *gauz bat, [...] *aitzaki ederra... Izan ere, hitz horiek berezkoa duten amaierako -a hori euskarazko artikulutzat jotzen dute hiztun eta idazle batzuek eta hortik akatsak.

Beherago -a itsatsia duten zenbait hitz, zerrenda bat.

Beheragoko hitzez gain, honako hauek ere -A itsatsia dute:[2]

  • Jatorrizko erdaran –a hizkiz bukatutako hitz guztiek, euskarara bere horretan mailegatzen direlako.

-A itsatsia zenbait atzizkitan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzizki-sorta honetako hitzek ere -a bat dute, itsatsia, amaieran:

-ANTZA:
-KERIA: alferkeria, handikeria…
-TURA/-DURA: prozedura, abiadura…
-TZA: agintaritza, nekazaritza…
-KUNTZA: irakaskuntza, berrikuntza…
-(k)ADA/ (t)ada / (t)ara: besarkada, matxinada, purrustada…
-KINTZA/-GINTZA: zapatagintza, kulturgintza…
-(t)ERIA: gazteria, tresneria…
-(k)ERA: harrera, bukaera…
-(k)ETA: ikasketa, hizketa…
-XKA: zuhaixka, luzexka...
-TZIA: zuhurtzia...


Eta osakin hauek ere bai:

-GURA: logura, hazkura, negargura…
-BERA: bihozbera, sentibera, hozbera…

-A itsatsia duten zenbait hitz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • abadia
  • abantaila
  • abangoardia
  • abarka
  • abentura
  • abesbatza
  • abiada
  • abiadura
  • abilezia
  • abokatutza
  • absentzia
  • abzisa
  • adaxka
  • adiera
  • afera
  • ahizpa
  • aingura
  • aintza
  • aintzira
  • aita
  • aitaginarreba
  • aitona
  • aitortza
  • aitzakia
  • aizkora
  • akabera
  • akura
  • akademia
  • alaba
  • aldaketa
  • aldapa
  • alegia
  • alkandora
  • alproja
  • ama
  • amaginarreba
  • amama
  • amona
  • anaia
  • animalia
  • antsia
  • arantza
  • arbola
  • ardura
  • area
  • arma
  • arnasa
  • arrautza
  • arraza
  • arreba
  • arreta
  • arroa
  • arropa
  • arrasa
  • arrosa
  • asaba
  • aska
  • ateka
  • atorra
  • ausardia
  • axola
  • aza
  • azienda
  • azoka
  • aztarna
  • azterketa

  • baba
  • bailara
  • balea
  • bandera
  • bazka
  • bela
  • berba
  • berna
  • berriketa
  • besarkada
  • beta
  • bezpera
  • bilduma
  • birjina
  • bista
  • bizitza
  • borda
  • borroka
  • bortxa
  • bortxaketa
  • bukaera
  • burdina

  • dardara
  • defentsa
  • dema
  • denbora
  • distira
  • domeka
  • dotrina
  • duda

  • egia
  • egintza
  • egitura
  • egoera
  • ekintza
  • enara
  • enparantza
  • epaiketa
  • eliza
  • enara
  • enparantza
  • era
  • erasia
  • erdara
  • eroskeria
  • erregela
  • erregina
  • erreka
  • erreminta
  • errenta
  • erreserba
  • erresuma
  • erromeria
  • errota
  • esaera
  • esamesa
  • eskailera
  • eskaintza
  • eskola
  • eskopeta
  • esperantza
  • estropada
  • etsamina
  • euskara
  • ezaguera
  • ezagutza
  • ezkila
  • ezkontza
  • ezpata
  • eztabaida

  • falta
  • fama
  • familia
  • feria
  • festa
  • finantza
  • finka
  • forma
  • froga

  • ganbara
  • ganora
  • garizuma
  • galdera
  • galera
  • gatazka
  • gauza
  • gaztaina
  • gaztanbera
  • gazteria
  • gela
  • gerla
  • geriza
  • gerra
  • gertaera
  • giltza
  • gona
  • gramatika
  • grazia
  • grina
  • gupida
  • gutizia

  • habia
  • hanka
  • harea
  • harmonia
  • harridura
  • hasiera
  • hedadura
  • herentzia
  • heriotza
  • hezkuntza
  • hizkera
  • hizketa
  • hizkuntza
  • hobekuntza
  • hontzø
  • horma

  • ibilera
  • ideia
  • ikara
  • ikaskuntza
  • ikastola
  • ikerketa
  • ilara
  • iloba
  • imajina
  • inbidia
  • irakaskuntza
  • irrika
  • iseka
  • iskanbila
  • itxura
  • izara

  • jabetza
  • jaka
  • jakintza
  • jarduera
  • jela
  • jendetza
  • joera
  • jokaera
  • justizia

  • kaiola
  • kaliza
  • kalumnia
  • kamamila
  • kandela
  • kanika
  • kanta
  • kapa
  • karga
  • karta
  • kartzela
  • kezka
  • kondaira
  • konponketa
  • kontzientzia
  • kopeta
  • korda
  • koroa
  • korta
  • koska
  • kutxa
  • kutxatila

  • labana
  • laguntza
  • laia
  • landa
  • langa
  • lanperna
  • lapa
  • lapurreta
  • laranja
  • legegintza
  • legeria
  • leihatila
  • leka
  • lekukotza
  • lizentzia
  • lotsa
  • lotura
  • lukainka

  • maila
  • makila
  • makina
  • malezia
  • maratila
  • marka
  • marra
  • marranta
  • maula
  • marruma
  • maskuria
  • mataza
  • matraila
  • meta
  • meza
  • mihura
  • mika
  • mila
  • mizpira
  • moda
  • moja
  • mota
  • muga

  • nahaspila
  • narda
  • natura
  • nazka
  • nekazaritza
  • neska
  • neskatila
  • neskatxa
  • norgehiagoka

  • obra
  • ofentsa
  • ohitura
  • oilaloka
  • oilanda
  • okela
  • ola
  • ontza
  • onura
  • ordena
  • ordenantza
  • oreka
  • orga
  • orkatila
  • osaba
  • ostia

  • parrasta
  • pena
  • penitentzia
  • pertsona
  • pertsonaia
  • pezeta
  • pila
  • pilota
  • pipa
  • pixa
  • piztia
  • plaza
  • politika
  • polizia
  • premia
  • presa
  • proba
  • probidentzia
  • probintzia
  • profeta
  • protesta
  • prozedura
  • punta
  • purga
  • puska
  • puta
  • puxika
  • puzka

  • sakela
  • sala
  • salaketa
  • salakuntza
  • salda
  • salmenta
  • saltsa
  • sama
  • sardina
  • sega
  • segurantza
  • segurantzia
  • sehaska
  • serora
  • seta
  • soja
  • soka
  • sona
  • sorrera
  • sorta

  • taberna
  • tankera
  • teila
  • tema
  • testigantza
  • testigutza
  • tipula
  • traba
  • tresna
  • tripa
  • tristezia
  • tristura
  • trufa
  • tutoretza
  • txalupa
  • txanda
  • txantxa
  • txara
  • txosna

  • ubera
  • uda
  • udara
  • ugazaba
  • ugazama
  • uharroila
  • ukabilka

  • xerra

  • zapata
  • zarata
  • zerra
  • zerrenda
  • zira
  • zirrara
  • ziza
  • zopa
  • zuhurtzia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «a itsatsia - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-04-22).
  2. -A itsatsia. .