Aabenraa

Koordenatuak: 55°02′40″N 9°25′05″E / 55.0444°N 9.4181°E / 55.0444; 9.4181
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aabenraa
Åbenrå
hiria
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaHegoaldeko Danimarkako eskualdea
Posta kodea6200
Geografia
Koordenatuak55°02′40″N 9°25′05″E / 55.0444°N 9.4181°E / 55.0444; 9.4181
Map
Azalera129 km²
Altuera16 m
Demografia
Biztanleria15.967 (2016)
Metropolia60.189
Dentsitatea1.647,78 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1240
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakKaltenkirchen
Hizkuntza ofizialadaniera
aabenraa.dk

Aabenraa edo Åbenrå (alemanieraz Apenrade, hego jutlandieraz Affenråe) Danimarkako Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, izen bereko fiordoan.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danierazko åben strand hitzetatik dator, "hondartza irekia" esan nahi du. 1948an Danieraren idazkera erreformak Å ezarri zuen Aa-ren ordez baina Aabenraak kontrako iritzia azaldu zuen, munduko hirien zerrendetako lehenengo tokia galduko baitzuen. Gaur egun ere lehia honek jarraitzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apezpikuaren Opnør Hus gazteluaren inguruan eratuz joan zen Aabenraa eta 1240an merkatal hiri eskubideak jaso zituen. Arrantzari loturiko industria garatu zen ertaroan.

Bere kai aproposa zela eta, 1750 eta 1864 artean Mediterraneoko, Txinako, hego Amerikako eta Australiako hiriekin harreman komertzialak eratu zituen. Danimarkako monarkiaren hirugarren flota handiena ere bertan ezarri zen eta ontzigintza industriak ere garrantzia hartu zuen. Bertan eraiki zen esate baterako Cimber belauntzia, 1857an Liverpool eta San Francisco arteko bidea 106 egunetan burutu zuena.

1864ean Schleswigeko Gerrak Prusiaren esku utzi zuen eta 1920ko botaziorarte ez zen berriz Danimarkan sartuko. Botazio hartan Ipar Schleswigek danimarkan sartzea erabaki zuen, Aabenraan %55ak Alemaniaren alde egin bazuen ere. Gaur egun oraindik alemaniar komunitate handia dago eta beren egunkaria ere badute Der Nordschleswiger.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Nikolas eliza (St. Nikolaj kirke): Valdemar I.aren garaian eraikia, 1250 urtearen inguruan.
  • Brundlund gaztelua (Brundlund Slot): Margarita I.ak 1400an eraikia.
  • XIX mende hasierako auzo ugari mantentzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]