Aari hizkuntza
Aari hizkuntza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 253.000 ama-hizkuntza: 285.000 (2007) bigarren hizkuntza: 13.300 (2007) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak hizkuntza omotikoak South Omotic (en) Aari-Gayil (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta etiopiar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | aiw |
Ethnologue | aiw |
Glottolog | aari1239 |
Linguist List | aiw |
IETF | aiw |
Aari (aroa edo aarai-aere deitua) Etiopiako hizkuntza bat da. Hizkuntza honen hiztunak Shankilla (edo Shanqella) bezala ezagutzen dituzte, nahiz eta erdeinuzkotzat hartzen den izen hori. 1998ko errolda kontuan hartuz, 150 000 pertsona baino gehiagok Aari-ez hitz egiten dute ama-hizkuntza gisa. Testamentu Berria lehen argitalpena izan zen 1997ko hizkuntza honetan.
Aari-en alfabetatzea % 1 ekoa baina txikiagoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1800eko hamarkada berantiarrean, Menelik II zen Etiopiako enperadorea. 1900eko hamarkada goiztiarrean, Amharako agintariak eskualdeko jabe bihurtu izan zen eta Aari jopuentzat egokia iruditu zitzaien. Gainera, "araqe"-a izendatutako edari sendo eta alkoholiko bat gainbeheratzen hasi ziren eta Aari kulturara sartu egin zuten. Beherakada egon zen 1974an, monarkia uzkailita zegoenean, eta Aari-k bere lur tradizionalak onera berreskuratzeko goraipamena egin zuten. Geroztik, egoera sozial eta ekonomikoak nabari hobetu ziren eta horretaz gain, hezkuntzari buruzko interesa loratu zen (orain, Aari-hiri gehienek eskola gutxienez bat dute). Fedea Aari-komunitate guztietako bizi modu bat ere bada eta hiri gehienek eliza Ortodoxo bat dute. Badaude ere Aari-ren populazio kopuru garrantzitsu bat beren sinesmen tradizionalak ere praktikatzen dituztenak.
Gaur egungo egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aari-ek gaur egun, 129.350 elebakarrak dira, eta 2007tatik aurrera 235.000k dute Aari-a lehen hizkuntza gisa. Hizkuntza hau etxean zein merkatuan erabiltzen ohi dute herri honetako biztanleek. Gainera, biztanleen kopurua hazitzen ari da. Aari hiztunen kopuru handı batea Amharik hizkuntza erabiltzen dute, Etiopiako hizkuntza ofiziala edo lehenengo hizkuntza. Wolaytta ere erabiltzen dute biztanleek. Hizkuntza hori alboko herriaren hizkuntza ofiziala da. Omo-ko herrikoa (Aari herriaren alboan dagoena).
Dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bederatzi dialecto daude Aari hizkuntzan eta bakoitza ohiko buruzagi batekin lotzen dute. Dialekto horiek bata bestearengandik elkarren artean ulergarriak diren arren, batzuk ere ezaugarri desberdinak dituzte. Honako hauek dira Aariaren dialektoak (Ordezko izenak parentesi artean daude.)
- Bako (Baco)
- Biyo (Bio)
- Laydo
- Seyki
- Shangama
- Sido
- Wubahamer (Ubamer)
- Zeddo
Gramatika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aari "subjektu-objektu-aditz" hizkuntza da (SOA) , euskaraz adibide bat ipiniz (ez da oso komuna horrela esakdiak antolatzea, baina konparaketa ikus dadin, errazagoa da horrela jartzea): zaldiak (subjektua) jaten du (aditza) janaria (objektua) (nahiz eta euskararen kasuan, Aari hizkuntzaren antzera erabili daiteken). Hori Aari hizkuntzan zaldiak (subjektua) janaria (objektua) jaten du (aditza) (ikusten den moduan, Euskaraz ere esaldia ondo dago gramatikalki idatzita, baina Ingelesaren kasuan "SAO" idazten denez, konparaketa errazagoa da Aari hizkuntzarekin egiteko).
Aditzak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aari hizkuntzan, aditz nagusiaren forma kausatiboan, aditzari -sis- atzizkia gehitzen zaizkio. Adibiudez, buruk ( "irakitu" euskaraz ) aditza kausatiboan jarriz, (buruk + is) burukš idatziko litzateke eta aditz hori irregular bihurtuz."Irakitzea" esan nahiko bagenu infinitiboa gehitu egin beharko zaio buruk. Kasu honetan, infinitiboa (aditz izenaren atzizkia ere deitzen zaio) -inti da, burukinti idatziz. Hirugarren pertsonaren kasuan, kausa nagusia singularra (iraganekoa) búrukse da. Azkenik, orainaldian, búrukše idatziko lirtzateke.
Ortografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aari hizkuntza Latinetik eta Etiopiako hizkuntzatik nahasten ditu, baina Aari hiztunen% 10 baino gutxiago irakur dezake. Eskolatzeak ez da ondo garatzen munduko eskualde honetan, beraz hizkuntza hau ahoi erabiltzen da idatzi beharrean. Hala ere, herri askotan ikastetxeak daude eta hezkuntza eta alfabetatzea sustatzeko ahaleginak egiten ari dira. Gaur egun, bigarren hizkuntza gisa Aari-a erabiltzen dutenak % 8 a dira. Itun Berria Aarin 1997an ezarri egin zen. Horrez gain, beste liburu batzuk Aari-ra itzultzen dizkiete alfabetatzea sustatzeko: Genesis Exodus, 1 & 2 Samuel, 1 eta 2 Errege, Esther, Ruth, Psalms, Leviticus, Joshua eta Epaileak... , baina gaur egun Genesis bakarrik argitaratu egin da. Horretaz gain, kanpo erakunde batzuek Aari elizekin lan egiten dute Aari Bibliaren bertsio osoa idazteko eta alfabetatze-tasa handitzeko.
Hiztegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- laqimiu? - zer moduz zaude?
- laqimi -erantzun iezaguzu
- noqá - ura
- waakí - ganadua
- zémma - goiza
- gurdá - hesia
- sónqa -muxu
- tóoni - gastatu
- wókka - aizkora
- isimana - anaia
- enani - aizpa
- abiya - aita
- emiya -ama
- hanna - zu
- etsimi - janaria
- fecha -lurrak
- kiee - senarra
- ekina - aza
- hami - baserriko lurrak
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Richard Hayward (1990). "Notes on the Aari Language," Omotic Language Studies, Richard Hayward (editor), pp. 425–493. London: SOAS.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Aari people (missionary report)
- World Atlas of Language Structures information on Aari
- Aari basic lexicon at the Global Lexicostatistical Database
- Listen to a sample of Aari from Global Recordings Network
- New Testament in Aari
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea][1] Aari at Ethnologue (18th ed., 2015)
[2] Hammarström, Harald; Forkel, Robert; Haspelmath, Martin, eds. (2017). "Aari". Glottolog 3.0. Jena, Germany: Max Planck Institute for the Science of Human History.
- ↑ Hammarström, Harald. (2015). «Ethnologue 16/17/18th editions: A comprehensive review» Language 91 (3): 723–737. doi: . ISSN 1535-0665. (Noiz kontsultatua: 2019-02-18).
- ↑ Forkel, Robert; List, Johann-Mattis; Greenhill, Simon J.; Rzymski, Christoph; Bank, Sebastian; Cysouw, Michael; Hammarström, Harald; Haspelmath, Martin et al.. (2018-10-16). «Cross-Linguistic Data Formats, advancing data sharing and re-use in comparative linguistics» Scientific Data 5: 180205. doi: . ISSN 2052-4463. (Noiz kontsultatua: 2019-02-18).