Aaron Swartz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Aaron Swartz
Aaron Swartz profile.jpg
Bizitza
Izen osoa Aaron Hillel George Swartz
Jaiotza Chicago1986ko azaroaren 8a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Brooklyn2013ko urtarrilaren 11 (26 urte)
Hobiratze lekua Highland Park (Illinois)
Heriotza modua suizidioa (bere burua urkatuta)
Familia
Aita Robert Swartz
Ama Susan Swartz
Bikotea(k) Quinn Norton
Taren Stinebrickner-Kauffman
Hezkuntza
Heziketa Stanford Unibertsitatea
North Shore Country Day School
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak Programatzailea, idazlea, Interneteko ekintzailea, autorea, Wikimediana eta informatikaria
Lantokia(k) Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
IMDb nm2290901
http://www.aaronsw.com/

Aaron Hillel Swartz, Aaron Swartz edo, Interneten, aaronsw, (1986ko azaroaren 8a2013ko urtarrilaren 11) AEBko programatzaile, enpresa-sortzaile, idazle, ekintzaile politiko, eta Interneteko hacktibista nabarmena izan zen. Parte hartu zuen RSS formatuaren sorreran eta Markdown argitaratze formatuaren sorreran. Creative Commons lizentzien sorreran eta hedatze lanetan, hasierako antolaketan ere partaide handienetakoak izan zen. Parta hartze nabarmena ere izan zuen web.py webgunearen sorreran eta Reddit gizarte sarearen sorreran. Aaron Swartz Reddit enpresako bazkide eta jabe bihurtu zen, Reddit enpresak Aaron Swartzek sortutako enpresarekin, Infogami enpresarekin, bat egin zuenean.

Baina enpresa-sortzaile bezala baino ezagunago bihurtu zen ekintzaile politiko bezala. 2009. urtean asko lagundu zion Progressive Change Campaign Committeeari ekintza politikoak online bideratzen. 2010. urtean ikertzaile bihurtu zen Harvard Universityko Safra Research Lab on Institutional Corruption erakundean. Harvard unibertsitateko erakunde hau Lawrence Lessigek zuzentzen zuen. Demand Progress taldeko sortzaile nagusietakoa ere izan zen, Stop Online Piracy Acti, SOPAri, aurre egiten nabarmendu zen taldea.

2011ko urtarrilaren 6an MITen lanean zebilela poliziak atxilotu zuen. MITeko zerbitzarien bidez milaka artikulu akademiko deskargatzen ari zen JSTORretik. Aaron Swartzen lagunen arabera, Aaronek artikulu horiek "liberatzeko" asmoarekin deskargatu nahi zituen. Artikuluen kopiak egin eta edonoren esku utzi, Interneten, doan, eduki libreak izango balira bezala, hori omen zen Aaronen asmoa. Fiskal federalaren ikuspegitik, ordea, Aaronek Interneten egin daitezkeen hainbat delitu egin zituen batera. Delitu horiengatik guztiengatik dirutza ordaintzeko zigorra (milioi bat dolar) eta kartzela zigorra (35 urtera arte) eska zezakeen fiskalak. MITeko arduradunek salaketarekin oso urrutira joan nahi ez bazuen ere, fiskal federala ez zirudien zigorra arintzeko prest.

Aaron Swartzek bere burua beste egin zuen, bere burua urkatu zuen Brooklyneko bere apartamentuan.

2013ko ekainean, hil eta hilabete gutxitara, Swartz Internet Hall of Fame delakoan sartu zuten.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneten erraz topa daitezke, hainbat hizkuntzatan, Aaron Swartzi buruzko hamaika dokumental, esaterako:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]