Edukira joan

Abílio Rodas de Sousa Ribas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abílio Rodas de Sousa Ribas
Roman Catholic Bishop of São Tomé e Príncipe (en) Itzuli

1984ko abenduaren 3a - 2006ko abenduaren 1a
Moisés Alves de Pinho - Manuel António Mendes dos Santos (en) Itzuli
Elizbarrutia: Sao Tome eta Principeko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaVárzea do Soajo1931ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaBraga2025eko otsailaren 2a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakteologoa, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaEspiritu Santuaren Kongregazioa

Abílio Rodas de Sousa Ribas (Várzea do Soajo, Arcos de Valdevez, 1931ko urtarrilaren 2aBraga, 2025eko otsailaren 2a) portugaldar elizgizon katolikoa izan zen, Espiritu Santuaren kongregazioko kidea, 1984tik 2006ra Sao Tome eta Principeko apezpikua izan zena.

Espiritu Santuaren eta Mariaren Bihotz Garbiaren kongregazioan sartu zen eta bertan, 1953ko martxoaren 8an, betiko botoak eman zituen. 1957ko irailaren 21ean apaiztu zen[1][2][3].

1968an katekesi pastoralgintzan espezializatu zen Parisko Institutu Katolikoan[2][3].

Angolara misiolari joan zenean, hainbat kargu bete zituen kongregazioaren barruan zein kanpoan: misioen arduradun, parroko, Luandako apaizgaitegi txiki eta nagusietako eta Huamboko elizbarrutiko apaizgaitegiko irakasle eta errektore. Bere kongregazioko nagusi, Rádio Ecclesia irrati-kate katolikoaren zuzendaria eta Angolako eta Sao Tomeko apezpiku-konferentziako idazkaria ere izan zen[2][3].

1984ko abenduaren 21ean, Angolako Caritas erakundeko idazkari laguntzaile kargua bete zuenean, Joan Paulo II.a aita santuak Sao Tome eta Principeko apezpiku izendatu zuen[1][2][3].

1985eko otsailaren 24an apezpiku ordenatu zuten Sao Tomeko Errukiaren Andre Mariaren katedralean. Kargu horretan geratu zen 2006an erretiroa hartu arte[1][2].

Bragan hil zen 2025eko otsailaren 2an[2][3][4], eta hileta otsailaren 6an egin zen[3].

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) «Bishop Abílio Rodas de Sousa Ribas, C.S.Sp. †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-02-13).
  2. a b c d e f (Portugesez) «Faleceu D. Abílio Ribas 1931 – 2025» Diocese de São Tomé e Príncipe 2025-02-02 (kontsulta data: 2025-02-13).
  3. a b c d e f (Portugesez) «Vida Consagrada: Faleceu D. Abílio Ribas, bispo emérito de São Tomé e Príncipe» Agência Ecclesia 2025-02-03 (kontsulta data: 2025-02-13).
  4. (Portugesez) «Faleceu D. Abílio Ribas (de Arcos de Valdevez), bispo emérito de S. Tomé e Príncipe» Rádio Vale do Milho 2025-02-02.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]