Edukira joan

Abadia hariztian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abadia hariztian
Jatorria
Sortzailea(k)Caspar David Friedrich
Sorrera-urtea1800(e)ko hamarkada
IzenburuaAbtei im Eichwald eta The Abbey in the Oakwood
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak110,4 (altuera) × 171 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass11P3151
Kokapena
LekuaAlte Nationalgalerie
Berliner Stadtschloss
Kronprinzenpalais (en) Itzuli
Kronprinzenpalais (en) Itzuli
BildumaAlte Nationalgalerie
InbentarioaNG 8/85
JabeaFrederiko-Gilen III.a Prusiakoa eta Stiftung Preußischer Kulturbesitz
Eldenako erorkinak gaur.

Abadia hariztian (alemanez: 'Abtei im Eichwald') 1809an Caspar David Friedrich margolari erromantikoak egin zuen lan ospetsua da. Oihal gaineko olio bat da, 110,4 zentimetroko altuera eta 171 zentimetroko zabalera dituena. Gaur egun Berlingo Alte Nationalgalerien, Museoen uhartean, gordetzen da.[1]

Bere egilearen lehen koadroetako bat da, bere lehen olio-pintura handiaren garai berekoa, Gurutzea mendi gainean, Tetschenen Erretaula (1807-1808) eta Monje itsas ertzean (1809 ingurukoa), biak jarraian eskandalu eta kritikagai bihurtu ziren lanak. Azken honekin batera, Berlingo Akademian erakutsi zen 1810ean, eta Prusiako erregeak erosi zuen. Ez dakigu Abadia hariztian eta Monjea itsasertzean bikote gisa margotutako koadroak ote ziren; ez zen ezohikoa Friedrichen obran elkarrekin lotutako bi edo lau koadro margotzea.[2]

Koadro honetan, abadia gotiko baten erorkinak eta inguratzen dituzten zuhaitzak ikusten dira. Friedrich, antza, Eldenako (Pomerania) elizaren erorkinetan inspiratu zen. Bere esanahi erlijiosoa nabarmendu zuen atariko gurutzea eta honen gaineko leihoa gehituz. Aurrean, hilobi bat eta atariruntz doan itzal beltz txikien segizio bat ikusten dira.[3]

Koadroaren behealdean tonu iluna da nagusi; goiko erdia baino gehiago, berriz, zeru argiztatu bat dago non ilargiaren ingurua ikus daitekeen.

Esanahi sinbolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alegiazko ikuspegi bat da, non originaltasun tematiko eta praktiko bat adierazten den, transzendentalagoa errealista baino. Litekeena da lanak bi mundu sinbolizatzea: alde batetik, kristautasunaren aurreko arokoa, zuhaitzetan pertsonifikatua, erlijio naturalaren garaia izango litzateke, eta, bestetik, kristau arokoa, eraikin hondatuan sinbolizatua. Bestalde, monjeak, hondakinetatik barrena hilobiaren ondotik igarotzen, eremu argitsuago batera joanez, betiereko bizitzarako igarobidea sinboliza dezakete.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://recherche.smb.museum/detail/968249/abtei-im-eichwald
  2. P. F. R. Carrassat, Maestros de la pintura, Spes Editorial, S.L., 2005. ISBN 84-8332-597-7, 180.or.
  3. https://smb.museum-digital.de/object/144605
  4. Bárbara Eschenburg e Ingeborg Güssow, «El Romanticismo y el Realismo », Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 447.or., ISBN 3-8228-4744-5

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]