Abadia saria
Itxura
| Anton Abadia saria | |
|---|---|
| Saritutakoa | Hizkuntzaren biziberritzean ekarpen nabarmena egiten duten herritar eta eragileak aitortzen ditu |
| Babeslea | Gipuzkoako Foru Aldundia |
| Herrialdea | |
| Lehen sari banaketa | 1996 |
| Egungo sariduna | Gure Zirkua (2025) |
| Webgune ofiziala | www.gipuzkoa.eus |
Anton Abadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak 1996an sortu zuen saria da, euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna aitortzen duena. Sariak Anton Abadia euskaltzalearen izena hartu zuen haren omenez euskaltzaletasuna omentzeko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo ekitaldian Arantzazuko Egutegia izan zen saritua eta harrez geroztik urtero jaso izan du pertsona edo elkarte batek. 2007-2015 bitartean bi urtean behin eman zen saria. Hauek izan dira urtez urte saria jaso duten pertsonak edo elkarteak.
2023 baino lehen sariaren izen ofiziala Anton Abbadia saria izan zen, b letra errepikatuta azaltzen zela. Baina 2023an euskal ortografiarekin normalizatu egin zen izena.[1]
Saridunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

| Urtea | Saritua |
|---|---|
| 2025 | Gure Zirkua [2] |
| 2024 | Ruper Ordorika [3] |
| 2022 | Garabide Elkartea[4][5] |
| 2021 | Fagor Taldea [6] |
| 2020 | Pello Jauregi 2020[7] |
| 2019 | Arantxa Urretabizkaia [8] |
| 2018 | Ahotsak.eus [9] |
| 2017 | Ibon Sarasola [10] |
| 2016 | Moriarti Produkzioak [11] |
| 2015 | Kike Amonarriz[12] |
| 2013 | Ixa taldea[13] |
| 2011 | Mintzalagun ekimena[14] |
| 2009 | Joxerra Garzia[15] |
| 2007 | Imanol Urbieta [16] |
| 2006 | Juanba Berasategi[17] |
| 2005 | armiarma.eus[18] |
| 2004 | Tinko Euskara Elkartea |
| 2003 | Elay Taldea |
| 2002 | Juan Zelaia |
| 2001 | Dionisio Amundarain |
| 2000 | Ttakun Kultura Elkartea |
| 1999 | Karmele Esnal |
| 1998 | Antton Olariaga |
| 1997 | Arrasate Euskaldun Dezagun |
| 1996 | Arantzazuko Egutegia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Aurrerantzean, Abadia Saria izango da, b bakarrarekin - Hizkuntza Berdintasuna - Hizkuntza Berdintasuna» web.archive.org 2023-03-11 (kontsulta data: 2023-04-09).
- ↑ «Gure Zirkuak jasoko du 2025eko Abadia Saria, “aisia eta dibertimenduaren bidez” euskararen alde egiten duen ekarpen berritzaileagati» gipuzkoa (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-09-12). «Abadia Saria jaso du Ruper Ordorikak, euskal kulturari egindako «ekarpen agortezinagatik»» naiz: (kontsulta data: 2024-09-12).
- ↑ «Garabide Elkarteak jaso du 2022ko Abadia Saria, hizkuntza gutxituen biziberritzearen eta elkar ezagutzaren alde egiten duen lanagatik» gipuzkoa (kontsulta data: 2023-02-24).
- ↑ Romatet, June. (2023-01-13). «Hizkuntza gutxituen ahotsa goratuz» Gipuzkoako Hitza (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ «Fagor Taldea - 2021 - Hizkuntza Berdintasuna - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (kontsulta data: 2023-04-09).
- ↑ «Pello Jauregi ikerlari donostiarrak jaso du Abbadia saria» Irutxuloko Hitza 2020-12-02 (kontsulta data: 2020-12-06).
- ↑ Arantxa Urretabizkaiak jasoko du 2019ko Anton Abbadia saria. (kontsulta data: 2019-11-15).
- ↑ Berria.eus. (2018). «'Ahotsak.eus' atariak jaso du Abadia saria» Berria (kontsulta data: 2019-01-22).
- ↑ «Abbadia saria» irutxulo.hitza.eus (kontsulta data: 2018-09-13).
- ↑ «2016ko Abbadia Saria Moriarti Produkzioak zinema ekoizleari» Gipuzkoa.tv (kontsulta data: 2017-08-01).
- ↑ «Euskara "zoru komun" bihurtzeko eskatuz jaso du Amonarrizek Anton Abadia saria» Berria 2015-12-02 (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ (Ingelesez) «Anton Abadia award | Ixa taldea» www.ixa.eus (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) n.g. (2011-12-14). «Etzi jasoko dute Anton Abadia saria mintzalaguna ekimenaren sortzaileek» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ «Joxerra Garziak jasoko du Abadia saria» Argia (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ «Abbadia Saria jasoko du gaur Imanol Urbieta musikariak» Berria 2007-11-30 (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ «Juanba Berasategi - 2006 - Hizkuntza Berdintasuna - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Armiarma.com-ek 2005eko Abbadia saria jaso zuen atzo, Gipuzkoako Foru Aldundian egindako ekitaldi ofizialean» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-07-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abadia saria, Gipuzkoako Aldundiaren webgunean.