Abandoko elizatea

Wikipedia(e)tik
Abandoko Elizatea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezkerreko erdialdean, Abandoko elizatearen lurrak, XVI. mendean.

Abandoko elizatea (edo errepublika) Bilbo ondoan izan zen herriaren izena zen. Bilbok 1870. urtean anexionatu zuen Abandoren zati nagusia, 150 hektarea ingurukoa, lehen zabalgunea garatzeko. Gainerakoa, 1890ean anexionatu zuen, bigarren zabalgunea gauzatzeko.

Abandoko elizatearen lurrak ziren Ibaizabalen ezkerraldean dauden Bilboko lur guztiak, Bilbo Zaharreko zati bat izan ezik. Zati hori San Antongo zubitik gertuen dagoena da. Beraz, Abandoko lurren artean zeuden gaur egungo auzo hauek: Abando, Indautxu, Basurtu, Zorrotza, Irala, Miribilla, San Frantzisko, Zabala, Errekalde, Uretamendi, Iturrigorri, Abandoibarra, Olabeaga, Altamira, Mintegitxueta, San Adrian eta Abusu.

Basurtutik gertu San Mames baseliza zegoen. 1450ean frantziskotarrek Abandoko San Mames komentua eraiki zuten baselizaren gainean. Gaur egun Erruki Etxea dago bertan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]