Abandoko Indalecio Prieto geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abandoko geltokia» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43° 15′ 39″ N, 2° 55′ 39″ W / 43.260724°N,2.927562°W / 43.260724; -2.927562

Infobox train.png
Abando Indalecio Prieto
Abando
Bilbao - Estacion de Abando 08.jpg
Adif-en geltokiaren eraikina Plaza Biribiletik ikusita.
Kokapen mapa
Lineak
« Moyua Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 1. linea  Zazpikaleak »
« Moyua Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 2. linea  Zazpikaleak »
« Zabalburu Cercanias Logo.svg C-1 red.svg  Geltoki-burua
« Zabalburu Cercanias Logo.svg C-2 green.svg  Geltoki-burua
Geltoki-burua Cercanias Logo.svg C-3 light blue.svg  Miribilla »
« Pío Baroja Euskotren Tranbia Logo.svg Euskotren TR.svg  Arriaga »
Kokapena
Helbidea Plaza Biribila, 2; 48002
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea ABA (Metro)
13200 (ADIF)
Gunea 1. gunea (Metro eta Tranbia)
0 gunea (Renfe)
Irekiera 1948
Bidaiariak 6.336.453 (Metro, 2016)[1]
5.699.638 (Renfe Aldiriak, 2011)[2]
251.770 (Renfe Distantzia Luzeak, 2011)[3]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak alokairu aparkaleku denda igogailu jatetxe kafetegi komun postetxe telefono txarteldegi wifi 
Aldageltokia Metroa Trena Tranbia Autobusa Taxi 
Nasa kopurua 5 (Renfe)
2 (Metro)
1 (Tranbia)
Trenbide kopurua 8 (Renfe)
2 (Metro)
1 (Tranbia)
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Metro Bilbao
Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Abiadura handia Alvia
Distantzia luzea Intercity
Estrella
Renfe Aldiriak C-1  Bilbo-Abando - Santurtzi
C-2  Bilbo-Abando - Muskiz
C-3  Bilbo-Abando - Orduña
Metroa L1  Etxebarri - Plentzia
L2  Basauri - Kabiezes
Tranbia TR  Atxuri - La Casilla
Bizkaibus A2314  Bilbo - Erandiogoikoa - EHU
A2324  Bilbo - EHU (Enekuritik)
A3115  Bilbo - Santurtzi
A3122  Bilbo - Barakaldo - Sestao - Errepelega
A3136  Bilbo - Barakaldo - Santurtzi
A3144  Bilbo - Barakaldo (Ugartetik)
A3151  Bilbo - Santurtzi - Portugalete (A-8)
A3336  Muskiz - Bilbo (Ortuellatik)
A3340  Muskiz - Abanto - Bilbo
A3514  Bilbo - Zornotza - Gernika
A3515  Bilbo - Zornotza - Gernika - Bermeo
A3521  Bilbo - Sta Marina Ospitalea
A3911  Durango - Lemoa - G. Ospitalea - Bilbo
A3912  Durango - Lemoa - G. Ospitalea - Bilbo
A3912  Eibar - Lemoa - G. Ospitalea - Bilbo
A3917  Zeanuri - Lemoa - G. Ospitalea - Bilbo
A3925  Ubide - Otxandio - Lemoa - Bilbo
Bilbobus 01  Arangoiti - Plaza Biribila
03  Plaza Biribila-Otxarkoaga
10  Elorrieta - Plaza Biribila
28  Uribarri - Altamira
30  Txurdinaga - Miribilla
40  La Peña - Plaza Biribila
56  La Peña - Jesusen Bihotza
58  Mintegitxueta - Atxuri
62  San Mamés - Arabella
71  Miribilla - San Ignazio
72  Larraskitu - Castaños
75  San Adrián - Atxuri
77  Peñascal - Mina del Morro
85  Zazpilanda - Atxuri
A1  Asunción - Plaza Biribila
A2  Solokoetxe - Plaza Biribila
A5  Prim - Plaza Biribila
A7  Artxanda - Arenal
E1  Plaza Biribila - Bilbao Arena
G2  Otxarkoaga - Plaza Biribila
G3  Larraskitu - Plaza Biribila
G4  La Peña - Plaza Biribila
G5  San Adrián / Miribilla - Plaza Biribila
G6  Zorrotza - Plaza Biribila
G7  Mina del Morro - Plaza Biribila
G8  Arangoiti - Plaza Biribila
Bestelakoak Trena  Bilbao-Concordia
Tranbia  Abando
Taxi  Taxi

Abando Indalecio Prieto, Bilbo-Abando, Abandoko, edota Iparreko geltokia izenez ere ezaguna, Bilboko tren geltokirik garrantzitsuena da, eta Abandoko barrutian dago. Eraikina, Alfonso Fungairiño arkitektoak estilo klasizistan eraikia, 1948an inauguratu zuen RENFEk, eta gaur egun eraikinaren jabea ADIF enpresa publikoa da. Eraikina Hurtado Amezaga kalean zehar hedatzen da, eta sarrera Plaza Biribilean dauka. Bilbon trenbidea ezarri zenetik geltoki nagusia da.

Geltokiak Renfe Operadora enpresaren aldirietako, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuak biltzen ditu. Gainera, Abiadura Handiko Trenak Bilbon izango duen geltokia izango da. Bestalde, Bilboko metroak badu sarrera bat geltokiaren barruan dagoen Vialia merkataritza-gunean. Geltokiaren kanpoaldean Euskotren Tranbia eragilearen Abando geralekua dago, eta Renfe Feveren Bilbao-Concordia geltokia ere Abandoko geltokiaren parean dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia, itsas mailatik 23 metrora, hurrengo trenbideen parte da:

  • Zabalera iberiarra duen 720 linea (Bilbo - Santurtzi trenbidea), 0. puntu kilometrikoa.[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiko beiratea

1863ko martxoaren 1.an trenbidea Abandoko elizatera heldu zen, garaian udalerri independientea zena, Bilbo eta Urduña lotuko zituen trenbidea eraikitzearekin batera. Hala, Bizkaia eta Meseta Miranda Ebrotik lotzeko nahia gauzatu zen, eta geroago trenbidea Castejónera luzatu zen.[6] Trenbidea eraiki zuen konpainia Tuteratik Bilborako Burdinbidea izan zen. Konpainiaren ingeniari nagusia Charles Blacker Vignoles zen, eta honek proiektatu zuen geltokiaren eraikina, estilo ingelesean.[7]

1865 urtean Tuteratik Bilborako Burdinbidearen Konpainiak porrot egin ondoren Bilboko Bankuak bere esku hartu zuen.[8] 1878an, trenbidea Norteko Konpainiaren menpe gelditu zen, hortik geltokiari Norteko geltokia izenez ezagutzea.

1941an RENFE enpresa publikoa sortzearekin batera trenbidea eta geltokia azken konpainia honen esku gelditu zen. RENFEk geltoki berria eraikitzea erabaki zuen, garaiko geltokiaren narriadura zela eta. Geltoki berriak neurri handiagoak edukiko zituen, eta hainbat saiakeraren ondoren Alfonso Fungairiño arkitektoaren proiektua aurrera eraman zen.[9] Orduko orubea hustu zen, geltokia eraitsiz, eta 1948an inauguratu zen geltoki berria. 80ko hamarkada arte geltokiak hasierako itxura mantendu zuen, baina 1983ko uholdeen ostean berregituraketa handia jasan zuen. Eskailera mekanikoak jarri ziren, eta baita Agustin Ibarrolaen hainbat eskultura ere. 1996an geltokian lehenengo Vialia merkataritza-gunea ezarri zen, geroago Espainiako tren geltoki askotara hedatu zena. 1999an Renfeko Aldirien Hegoaldeko Saihesbidea egitearekin batera geltokia berriro ere aldatu zen, Abando Olabeagako geltokiarekin lotuz. Urte berean estalkia, egitura metalikoak eta nasen argiztapena berritu ziren.

2005eko urtarrilaren 1.tik trenbidea eta geltokiaren jabea ADIF enpresa publikoa da.

2010ean Euskal Ya geltokira heltzeko proiektua aurkeztu zen, zeinaren arabera trenbideak lurperatuko baitziren, eraikin berria eraiki eta estalkia eraitsiko zen. Lurpeko solairu batean Feveren trenak, gaur egun Bilbo-Concordia geltokira heltzen direnak, Abandoko geltokian bateratuko ziren Renfeko Aldirikoen trenekin batera, eta horren behean abiadura handiko eta distantzia erdiko trenak batuko ziren.[10].

2014ko urriaren 24an, metro geltokia eta ADIF-en eraikina lotzen dituen sarbidean sutea izan zen, eskailera mekanikoetan. Sua 11:15ean piztu zen tren geltokiko bestibulura heltzen diren metroko eskailera mekanikoetan, txinparta baten ondorioz.[11] Ordutik eta abenduaren 10era arte sarbidea itxita egon zen.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiri zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abando Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Plaza Biribilan kokatuta dagoena. 1995eko azaroaren 11n inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.

Bilboko metro sareko geltokirik erabiliena izan zen 2009. urtera arte, azken urte horretan 6.465.604 bidaiari jaso zituela.[12] 2008an Bilboko metroko historian gehien erabilitako geltokien errekorra lortu zuen, 6.618.653 bidaiarirekin,[13] eta 2016an berriro ere Bilboko metro sareko geltokirik erabiliena izan zen, 6.336.453 bidaia balioztatuta.[14]

2017ko abuztuaren 18tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[15]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Sarbide ez irisgarria  Galtzara Nagusia, 1; Plaza Biribila (Gran Vía/Plaza Circular irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Logotipo de Renfe Operadora.svg Cercanias Logo.svg Euskotren Tranbia Logo.svg Trena Tranbia Autobusa Taxi Sarbide ez irisgarria  Abandoko Indalecio Prieto geltokiko bestibulua (Abando - Renfe irteera)
  • Eskailera bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Berastegi kalea, 1 (Berastegi irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Galtzara Nagusia (Gran Vía/Plaza Circular irteera)

Gaueko sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Sarbide ez irisgarria  Galtzara Nagusia, 1; Plaza Biribila (Gran Vía/Plaza Circular irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Galtzara Nagusia (Gran Vía/Plaza Circular irteera)

Renfe Aldiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Renfe Aldirien linea guztiek Bilbao-Abando dute geltoki-buru. Trenak geltokiko goiko solairura iristen dira, 1. eta 5. trenbideen arteko espazioa hartuz. Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatutako Aldirien Hegoaldeko Linea eraiki ondoren, 1999tik aurrera C-1 eta C-2 lineak geltoki honetara heltzen dira, aurretik C-3 linea baino ez zela hona heltzen. Renferen 0 tarifa-gunearen barruan dago.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrapala bidezko sarbidea Logotipo de Renfe Operadora.svg Símbolo del Metro de Bilbao.svg Autobusa Taxi Sarbide irisgarria  Hurtado Amezaga kalea, 2
  • Eskailera bidezko sarbidea Logotipo de Renfe Operadora.svg Euskotren Tranbia Logo.svg Autobusa Sarbide ez irisgarria  José María Olabarri kalea, 1
  • Arrapala bidezko sarbidea Logotipo de Renfe Operadora.svg aparkaleku Sarbide irisgarria  Bailén kalea, Correos ondoan

Tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Abandoko geltokia (Euskotren Tranbia)»

Abando Euskotren Tranbiaren Bilboko tranbiari dagokion geltokia da, Nafarroa kalean kokatuta dagoena. 2002ko abenduaren 18an ireki zen, Bilboko tranbia linea inauguratzearekin batera, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrapala bidezko sarbidea Símbolo del Metro de Bilbao.svg Cercanias Logo.svg Logotipo de Renfe Operadora.svg Autobusa Taxi Sarbide irisgarria  Hurtado Amezaga kalea, 2

Distantzia luzeko zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renferen distantzia luzeei dagokionez, ibilbidearen zati batean abiadura handian ibiltzen diren Alvia zerbitzuek Bilbo eta Madril, Zaragoza eta Bartzelona lotzen dituzte. Ohiko zerbitzu eskaintzari, udako sasoian Bilbo eta Andaluzia lotzen dituen zerbitzu berezia gaineratzen zaio Málaga arte.

Ohiko trenbideetatik ibiltzen diren Intercity zerbitzua ere eskaintzen da Gaztela eta Leon eta Galiziara.

Autobus zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten hainbat autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:













Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Bizkaiko Garraio Partzuergoa, «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», https://www.ctb.eus/sites/default/files/itpb_16_eu_0.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-07-16 .
  2. (Gaztelaniaz)  Observatorio del Ferrocarril en España, «Informe 2011» (PDF), http://www.observatorioferrocarril.es/archivos/Ofe2011/02Transporte_viajeros.pdf. Noiz kontsultatua: 2014-07-12 .
  3. (Gaztelaniaz)  Observatorio del Ferrocarril en España, «Informe 2011» (PDF), http://www.observatorioferrocarril.es/archivos/Ofe2011/02Transporte_viajeros.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-07-30 .
  4. Bilbao-Abando (Est.) Euroferroviarios
  5. Red ferroviaria española Sustapen Ministerioa
  6. (Gaztelaniaz)  Spanishrailway, «Castejón de Ebro a Bilbao (vía Logroño y Miranda de Ebro)», http://www.spanishrailway.com/capitulos_html/castejondeebroabilbao.htm. Noiz kontsultatua: 2013-08-17 .
  7. (Gaztelaniaz)  Hiru.com, «Patrimonio histórico de Euskadi, Estación de Abando», http://www.hiru.com/arte/patrimonio-industrial/-/journal_content/56/10137/4631322. Noiz kontsultatua: 2013-08-17 .
  8. (Gaztelaniaz)  AFERiooja, «Historia del Tudela-Bilbao», http://aferioja.es/index.php?option=com_content&task=view&id=37&Itemid=41. Noiz kontsultatua: 2013-08-17 .
  9. (Gaztelaniaz)  ADIF, «Estación de Abando Indalecio Prieto» (PDF), http://prensa.adif.es/ade/u08/GAP/Prensa.nsf/0/612CAC14B850F774C125758B0038CACF/$file/ABANDO%20INDALECIO%20PRIETO.pdf?OpenElement. Noiz kontsultatua: 2013-08-17 .
  10. (Gaztelaniaz)  El Correo Digital, «El TAV cerrará la última gran trinchera de Bilbao», http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20100116/vizcaya/cerrara-ultima-gran-trinchera-20100116.html. Noiz kontsultatua: 2013-08-17 .
  11. «Abandoko metro-geltokian sutea izan da, eskailera mekanikoetan», EiTB, 2014-10-24
  12.   Metro Bilbao, «Memoria 2013», http://www.metrobilbao.net/download?id=10231&model=PdfDocument. Noiz kontsultatua: 2014-07-16 .
  13.   Metro Bilbao, «Bidaiarien datuak», http://www.metrobilbao.eus/eu/conocenos-eu/metro-en-cifras-viajeros-y-calidad-eu/datos-de-viajeros-y-viajeras-eu. Noiz kontsultatua: 2014-12-16 .
  14.   Bizkaiko Garraio Partzuergoa, «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», https://www.ctb.eus/sites/default/files/itpb_16_eu_0.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-07-16 .
  15. (Gaztelaniaz)  Estrella Digital, «Wifinova inaugura WiFi en las estaciones de Indautxu y Abando en Metro Bilbao», http://www.estrelladigital.es/articulo/comunicados/wifinova-inaugura-wifi-estaciones-indautxu-abando-metro-bilbao/20170818181053327890.html. Noiz kontsultatua: 2017-08-18 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abandoko Indalecio Prieto geltokia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Txantiloi:Geltokia zerrenda C-3 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)