Abaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abaroen lurraldea 650. urtean.

Abaroa[1] (antzinako grezieraz: Αβάροι, Abaroi; latinez: Avari, Avares) Eurasiako herri nomada bat izan zen, VI. mendean Ekialdeko eta Erdialdeko Europara lekualdatu zena eta bertan inperio bat sortu zuena. IX. mendea arte Panoniako ordokian nagusi izan ziren. Zaldia oinarrizko garraiobidetzat zuten nomadak ziren, eta Khagan (Khan handi) baten agindupean bizi ziren.

Nahiz eta Mendebaldeko Asian jatorria izan, ez dira kaukasiar avaroekin nahastu behar.

Aditu gehienen arabera, hizkuntza turkikoan mintzatzen ziren jatorriz[2]. Hipotesi onartuenak dio Oghur adarreko hizkuntza bat hitz egiten zutela. Hala ere, Avar khanerriaren azkenean hizkuntza eslaviarra mintzatzera igaro ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.