Abartzuza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Abartzuza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Abartzuzako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Lizarrerria
Izen ofiziala Escudo de Abárzuza.svg Abárzuza <> Abartzuza
Alkatea José María Ros (Elkea)
Posta kodea 31xxx
INE kodea 31002
Herritarra abartzuzar
Kokapena
Koordenatuak 42° 43′ 35″ N, 2° 01′ 21″ W / 42.726388888889°N,2.0225°W / 42.726388888889; -2.0225Koordenatuak: 42° 43′ 35″ N, 2° 01′ 21″ W / 42.726388888889°N,2.0225°W / 42.726388888889; -2.0225
Abartzuza hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Abartzuza
Abartzuza
Abartzuza (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 14,7 km2
Garaiera 569 metro
Distantzia 39,73 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 556 biztanle
% 49,64 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,36
Dentsitatea 37,82 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,51
Zahartze tasa[1] % 27,52
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 52,08
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,33 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,88 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 6,55 (2010)
Euskararen erabilera

0,2 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.abarzuza.es

Abartzuza[2] (ofizialki Abárzuza) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 556 biztanle zituzten 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 38 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa mendebaldean dago Lizarrako merindadearen iparraldean. Behin Lizarrara helduta N-120 errepidea Lizarragako mendateranzko norabidean hartuta ailegatzen da herrira.

Abartzuzak Urbasako mendilerroa eta Ameskoabarrenekin egiten du muga iparraldean, Deierrirekin ekialde eta hegoaldean, eta Allinekin mendebaldean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abartzuzako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 41 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,08 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Abartzuzan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[3]. Agrupacion Independiente de Abárzuza herri ekimeneko Arturo San Martín Morrásek alkate izaten jarraitu zuen.

2011n bi zerrenda aurkeztu ziren. Elkeak 249 boto eskuratu zituen (6 zinegotzi) eta Independientes por Abárzuza delakoak 52 (1). Leheneko José María Ros Antona izendatu zuten alkate.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007 Arturo San Martín Morrás Indep.
2007-2011 Arturo San Martín Morrás Indep.
2011- José María Ros Antona Elkea

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abartzuzako antzinako udaletxea Foruen plazan egon zen, eta eraikin berria XX. mendearen hasieran altxatu zuten. Udaleko idazkaria Goñerri, Jaitz eta Deierriko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia z/g

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abartzuzako jaiak abuztuaren 13tik abuztuaren 19ra ospatzen dira. Jaien azken egunean herri bazkari bat antolatzen da Irantzuko monasterioaren inguruetan, herritarrek bazkari horri "Abadejada" deitzen diote.
  • Aste santua

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irantzuko monasterioa nabarmentzekoa da, herriko kanpoaldean eta izen bereko auzoan kokatua.

Abartzuzar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herriaz gain Anderatz eta Irantzu guneak ere daude udalerri honetan; hori dela-eta 1842. urtera arte herriaren izen ofiziala Abarzuza y Anderaz izan zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa