Edukira joan

Abauntza

Koordenatuak: 42°49′13″N 2°31′15″W / 42.82036°N 2.52081°W / 42.82036; -2.52081
Wikipedia, Entziklopedia askea
Abauntza
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaErentxun
Geografia
Koordenatuak42°49′13″N 2°31′15″W / 42.82036°N 2.52081°W / 42.82036; -2.52081
Demografia
Biztanleria0 (2025)

Abauntza gaur egun Erentxun ondoan egon zitekeen herri hustuarekin lotu da.[1][2]

Beste hipotesi bat, Gerardo López de Gereñuk aipatzen ez duena, zera da: Erentxun ondoan dagoen eta gaur egun Agonza bezala ezagutzen den auzoaren izena, 1025eko Habaunza haren bilakaera dela pentsatzea: Agonza < Habaunza.[oh 1]

« [...] Unidos Hereinzguhin (Erentxun) y Habaunza pagaban ambos III reggas al Monasterio de San Millán »

Gerardo López de Gereñu, (1957)[1]


Dena den, Gerardo López de Gereñuk, eta honi jarraiki Alberto Garatek, ez zuten Agonza < Habaunza hipotesia aipatu eta Abauntza izeneko herri hustu baten beharra ikusi zuten.[2][4]

Donemiliagako goldean, 1.025. urtean aipatzen da: Habaunza. Geroago, 1.089. urtean, berriro ere aipatuko da Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano kodexean, antropomimo batean: Garcia Monnioz de Havaunzia.

Gaur egun Erentxun herriaren iparraldean dagoen zonalde bati Abauntza esaten zaio. Donemiliagako goldearen edizio digitalaren kartografia prestatu zutenek Abauntza herri hustua gaurko Erentxungo iparraldean kokatzen dute eta Habaunza etiketa ezartzen diote, (ikus 97. zk. etiketa).[5]

Abauntza herrixka eta Andra Maria Jasokundearen tenplua ikus daiteke geoEuskadin. (Lat: 42.82075871, Lon: -2.52147701).[6][7]

Baina goragoko hipotesiari jarraiki, Abauntza hau, herri hustu bat baino, gaur egungo Erentxungo iparraldeko Agonza auzoa izango litzateke.[8]

  1. Hipotesi honen arabera bilakaera fonetiko bi azalduko lukete Abaunt(z)a /Agonza bikotea. Bilakaera bikoitz horrek ondo azalduko luke gaur egun toponimo zahar haren bi aldaera modernoak dokumentatuta egotea, bai Agonza (egun oso arrunta inguruan) eta bai Abaun(t)za (azken hau, egun, nahiko bazterrekoa Agonzarekin konparatuz).

    au > o topatzea ez litzateke harrigarriegia. Cf. FHV (§ 4.4.) "El antiguo au parece haberse conservado en general: aquit. Laureo (y Laurina?), vasco lau(r) 'cuatro', topo Laureiereta 'Cuatro Molinos', Navarra, año 1174, RIEV 8 (1909), 72, nota l. Igualmente en préstamos: vizc. Guecho amono 'septiembre' (lat. autumnus), lab. allauda 'alondra' (d'Urte), sal. lauza 'losa', vizc. ant. lauzatu 'tejado' (RS 210), cf. cato llosat id. Añádase Auria, nombre de persona en Navarra ya en el siglo XI, de Aurea, etc."

    -b- / -g- hori zortzigarren hilabetearen izenean pentsarazten digu, (h)oben/(h)ogen... Bokalen artean euskarazko ohiko ahoskera igurzkaria izaten zela eta dela zioen Mitxelenak, FHV (§ 12.5.), -[β]- / -[ɣ]-. Cf. Patxi Salaberri (2015), [...] "En Navarra en cambio los dos Zuhatzu-s que existen, uno en Itzagaondoa y otro en Arakil, son en castellano Zuazu, con -u final. Aquí, el primero se documenta hasta muy tarde con -g- y el segundo todavía se pronuncia en euskera con [β], procedente de una [ɣ] anterior convertida en bilabial en contacto con u (Zubétzu)".[3][...]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
  2. a b (Gaztelaniaz) «ABAUNTZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-04-17).
  3. (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
  4. (Gaztelaniaz) «AGONZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-10-18).
  5. «Becerro galicano. Kartografia» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-09-30).
  6. «Abauntza herrixka eta Andra Maria Jasokundearen tenplua - geoEuskadi» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-14).
  7. «Bidea: ‪Nuestra Señora de la Asunción‬ (‪488918590‬)» OpenStreetMap 2025-10-10 (kontsulta data: 2025-10-14).
  8. «Nodoa: ‪Agonza‬ (‪6030214778‬)» OpenStreetMap 2018-11-01 (kontsulta data: 2025-10-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]