Abazera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Abazera
Datu orokorrak
Lurralde eremua Errusia, Turkia
Hiztunak 48.000
Ofizialtasuna Karatxai-Txerkesia
Eskualdea Karatxai-Txerkesia
UNESCO sailkapena 3 definitely endangered
Araugilea Ez du
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
Ibero-Caucasian languages
North Caucasian languages
Northwest Caucasian languages
Abazgi languages
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza eranskari eta SOV hizkuntza
Alfabetoa latindar alfabetoa eta alfabeto ziriliko
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 abq
Ethnologue abq

Abazera[1] (Абаза Бызшва, Abaza Byzšwa) abaziarren hizkuntza da. Kaukasoar hizkuntzen familiakoa da, ipar-mendebalde azpitaldekoa, abkhazera, adigera, kabardera eta ubykherarekin batera.

Abazeraz abaza edo byzsva deritzo hizkuntzari. Nazioartean hizkuntza hori izendatzeko abaza, abazin, abazintsy, ahuwa, asuwa eta tapanta hitzak erabiltzen dira.

Abazera hizkuntzan, gutxi gorabehera, 45.000 lagunek hitz egiten dute munduan zehar. Hiztun gehienak Errusiar Federakundeko Karatxai-Txerkesia Errepublikan bizi dira, 13 herritan, eta beste zenbait Errusiar Federakundeko Kabardino-Balkarian, Nogai eta Adigian errepubliketan, eta Turkian, non gerrate kaukasiarren garaian (XIX. mendearen bigarren aldian) babestu ziren[2].

Abazeraren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran abazeraz idazteko lehen ahaleginak egin ziren, horretarako alfabeto arabiarra erabiliz. 1932an alfabeto latindarrean oinarritutako idazkera erabiltzen hasi ziren, baina 1938tik aurrera, Moskuko gobernuak aginduta, alfabeto zirilikoa nagusitu zen.

Gaur egun, abazera hezkuntzan erabiltzen da, eta Karatxai-Txerkesiako Pedagogia-Unibertsitatean ere bai. Abazerazko lehen aldizkaria 1938an argitaratu zen.

Abazeraren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abazeraren berezitasuna da fonologia-sistema konplexua izatea, munduko hizkuntzen artean aberatsenetakoa. Bokal gutxi izan arren, 61 kontsonante ditu. Fonologia-arloko konplexutasuna bere familiakoak diren abkhazera eta ubykhera hizkuntzena adinakoa da. Horrez gain, euskararen antzera, SOA hurrenkerakoa da, morfologian ergatiboa darabil, eta aditzean marka asko biltzen du: subjektua, osagarri zuzena eta zehar-osagarria.

Ortografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

А а
[a]
Б б
[b]
В в
[v]
Г г
[ɡ]
Гв гв
[ɡʷ]
Гъ гъ
[ɣ]
Гъв гъв
[ɣʷ]
Гъь гъь
[ɣʲ]
Гь гь
[ɡʲ]
ГӀ гӀ
[ʕ]
ГӀв гӀв
[ʕʷ]
Д д
[d]
Дж дж
[d͡ʒ]
Джв джв
[d͡ʒʷ]
Джь джь
[d͡ʑ]
Дз дз
[d͡z]
Е е
[e]
Ё ё
[jo]
Ж ж
[ʒ]
Жв жв
[ʒʷ]
Жь жь
[ʑ]
И и
[i]
Й й
[j]
К к
[k]
Кв кв
[kʷ]
Къ къ
[qʼ]
Къв къв
[qʷʼ]
Къь къь
[qʼʲ]
Кь кь
[kʲ]
КӀ кӀ
[kʼ]
КӀв кӀв
[kʷʼ]
КӀь кӀь
[kʲʼ]
Л л
[l]
Ль ль
[ɮ]
ЛӀ лӀ
[ɬʼ]
М м
[m]
Н н
[n]
О о
[o]
П п
[p]
ПӀ пӀ
[pʼ]
Р р
[r]
С с
[s]
Т т
[t]
Тл тл
[ɬ]
Тш тш
[t͡ʃ]
ТӀ тӀ
[tʼ]
У у
[u/w]
Ф ф
[f]
ФӀ фӀ
[fʼ]
Х х
[x]
Хв хв
[xʷ]
Хъ хъ
[q]
Хъв хъв
[qʷ]
Хь хь
[xʲ]
ХӀ хӀ
[ħ]
ХӀв хӀв
[ħʷ]
Ц ц
[t͡s]
ЦӀ цӀ
[t͡sʼ]
Ч ч
[t͡ɕ]
Чв чв
[t͡ʃʷ]
ЧӀ чӀ
[t͡ɕʼ]
ЧӀв чӀв
[t͡ʃʷʼ]
Ш ш
[ʃ]
Шв шв
[ʃʷ]
ШӀ шӀ
[t͡ʃʼ]
Щ щ
[ɕ]
Ъ ъ
[ʔ]
Э э
[e]
Ю ю
[ju]
Я я
[ja]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.