Abbey Dawn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Avril Lavigne Black Star Tourreko Jakartako emanaldian, Indonesian. Abbey Dawn markako kamiseta darama jantzia.

Abbey Dawn Avril Lavigne kanadar abeslariaren arropa marka da. Bere arropa propioa diseinatu eta saltzen du, bai emakume bai gizonentzat. Rock arropa urbanoa eta koloretsua da gehienbat, hirietako gazteei zuzendua.

Espainian Abbey Dawn dendak Madrilen eta Bartzelonan aurki daitezke. Hala ere, beste lekuetan bizi den edonork eros dezake Abbey Dawn arropa www.abbeydawn.com webgunearen bidez.

What The Hell abestiaren bideoan Abbey Dawn arropa markaren autopromozioa egin zuen Avril Lavignek, denda batean berak diseinatutako jantziak salgai ikus zitezkeelarik. Smile abestiaren bideoan ere, Abbey Dawn ageri da, berak diseinatutako arropak daramatza jantzirik eta.

2011ko ekainean, Avril Lavignek kamiseta berezi bat jarri zuen salgai Abbey Dawn online denda ofizialean. Hartan, "AD Love Japan" ageri zen idatzita[1]. Kamiseta honen salmentekin lortutako diru guztia Japoniako 2011ko lurrikararen biktima izandako milaka haurrei emango zitzaiela esan zuen abeslari kanadarrak.

Duela gutxi, Avril Lavigne bere zapata propioak diseinatzen hasiko dela esan da. Abbey Dawnen laster aurkituko dira eskuragarri, beraz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Blah Blah Blog, Japoniako lurrikararen biktima izandako haurrei laguntzeko Abbey Dawn kamiseta.