Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi
Steuben - Bataille de Poitiers.png
list of Umayyad governors of al-Andalus (en) Itzuli

730 - 732 - Abd al-Malik ibn Katan al-Fihri
Al-Andaluseko valia

721eko ekainaren 10a - 721eko abuztua
Al-Samh ibn Malik al-Khawlani - Anbasa ibn Suhaym al-Kalbi
Bizitza
Jaiotza Tihama, VII. mendea
Herrialdea Al Andalus
Omeiatar Kaliferria
Heriotza Poitiers732ko urriaren 7a ( urte)
Heriotza modua : guduan hila
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak ofizierra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Poitiersko gudua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi (arabieraz: عبد الرحمن بن عبد الله الغافقي‎ʿAbd al-Raḥmān ibn ʿAbd Allāh al-Ghāfiqī; Tihama, VII. mendea - Poitiers, 732ko urriaren 7a) al-Andaluseko seiarren eta hamalaugarren valia izan zen (721-722, bitartekaria, eta 730-732).[1]

Bere soldaduen artean begikotasun handia zuen militar bat zen, beti banatzen baitzuen harrapakina. 721eko ekainaren 10ean, As-Samh ibn Malik valia Eudon Handia Akitaniako dukearen aurkako Tolosako guduan hil zen. Soldaduek, han bertan, Al-Gafiqi aldarrikatu zuten vali berri gisa. Bere lehen erabakia Narbonako armadaren hondakinak babestea izan zen, eta hori ez zen batere erraza, erretiratzea Carcasonako gotorlekuak moztuta baitzegoen.

Bere nagusiak, Ifrikijako Bishr ibn Safwan valiak, gertaeren berri izan zuenean, Al-Gafiqiren izendapena berretsi zuen. Dena den, armadak zituen sinpatiek etsai ugari sortu zizkioten, eta politikara eramandako inbidiek eragotzi zuten armada berregitea Pirinioetako iparraldean beste eraso bat prestatzeko. Hori zela eta, 722ko abuztuan vali berri bat izendatu zuten, Anbasa ibn Suhaym al-Kalbi.

730ean, Al-Gafiqi berriz izendatu zuten vali. Urte hartan bertan eta hurrengoan, Al Gafiqik bere jarduera militarrari eutsi zion Asturiasko Erresuman, eta 732an Toursko San Martin monasterioa arpilatzea erabaki zuen. Iruñetik abiatuta, Orreagaraino igo zen, eta handik Bordeleraino, segur aski bertoko nobleen konplizitatearekin. Poitiersetik 20 kilometro ipar-ekialdera, Karlos Martel dukearen armadarekin talka egin zuen, eta Poitierseko guduan hil zen, 732ko urrian, non arabiarrak garaituak izan ziren. Bizirik atera ziren tropak Narbona aldera erretiratu ziren.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Collins, Roger. (1983). Early Medieval Spain. New York: St. Martin's Press, 168 or. ISBN 0-312-22464-8..
  2. Watson, William E.. (1993). «The Battle of Tours-Poitiers Revisited» Studies in Western Civilization (Providence) 2.