Abd ar-Rahman III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Abd ar-Rahman III.a
AbderramanIII.jpg
Kordobako emirra

912ko urriak 21 - 929ko urtarrilak 21
Abdulah I.a Kordobakoa
Kordobako kalifa

929ko urtarrilak 21 - 961eko urriak 20 - Al Hakan II.a
Bizitza
Jaiotza Kordoba889ko urtarrilaren 11
Heriotza Kordoba961eko urriaren 15a (72 urte)
Hobiratze lekua Alcázar de los Reyes Cristianos
Familia
Ama Muzna
Seme-alabak
Leinua Omeiatar Kaliferria
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Sinesmenak
Erlijioa sunismoa
islama

Abd ar-Rahman III.a[1]arabieraz: عبد الرحمن الثالث‎‎Abd al-Rahman ibn Muhammad ibn Abd Allah— (Kordoba, 889ko urtarrilaren 11Medina Azahara 961eko urriaren 15) Kordobako emir eta kalifa (912-961) eta omeiar leinuko printze Al-Andalusekoa zen. Hogeita bi urte besterik ez zituela ailegatu zen tronura eta hurrengo berrogeita hamar urtez omeiar leinuko printzerik boteretsuena zen[2]. Aita Muhammad printzea, Abd Allah I.a Kordobakoa emirraren semea, zuen eta al-Nasir (euskaraz: Fedearen defendatzailea) ezizena.

Nahiz eta bere erreinaldian erlijio guztietako fededunek erlijio askatasuna izan, ismailitak borrokatu zituen, alde batetik Afrikako bere etsaien aldekoak zirelako eta bestetik berarentzat kalifa titulua aldarrikatzeko.

924an, Antso I.a Gartzesaren Iruñea hiriburua arpilatu zuen. 934an, Iruñeko Erresuma eta Arabako konderria mendean hartu ondoren, bere izeko zen Tota Nafarroakoa bere basailu bihurtu zuen, Gartzea I.a Nafarroakoa bere semea uko eginez[3].

Kalifa titulua hartu zuen unea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abd ar-Rahman III.a barne-etsaiak militarki garaitu zituen, eta hori dela eta, ospe handia lortu eta bere burua kalifa aldarrikatu zuen 929. urtean. Horrela, Damaskoko kalifarengandik aske geratu zen guztiz.

≪Goi-goiko Jainkoak guri eman digu gure zoria osatzeko eta bere mesedea jasotzeko eskubidea aldarrikatzeko duintasun osoa, Goi-goiko Jainkoak mesede hori egin baitigu, gure alde egin baitu, maila horretaraino igo baitu gure aginpidea, eta gainera, gure ahaleginaren bidez maila hori eskuratzeko aukera eman digu, gure gobernuaren bidez lortzeko aukera eman digu, gure ospea zehar zabaldu du, gure aginpidea goraipatu du lurraldez lurralde, eta mundu osoa guri begira jarri du, itxaropentsu (...). Hori dela eta, guri buruz mintzatzeko Sinistunen Printzea titulua erabiltzea erabaki dugu, eta horrez gain, jasotako eta bidalitako eskutitz guztietan titulu hori erabiltzea, gure dinastiakoa ez den norbaitek titulu hori erabiltzen badu, bidegabeki erabiltzen baitu guztiz; izan ere, ez dagokio beste inori titulu hori erabiltzea, eta erabiliz gero, merezi duen izen bat hartzen du beretzat.≫

Kordoban, 929lp urtarrilaren 17an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMAren izen zerrendan marratxorik gabe dator, baina geroztik Euskaltzaindiak 165. arauan zehaztu du euskara batuan ar- forma dagokiola arabierazko artikulu horri.
  2.   Valdeón Baruque, Julio (2001), Abderramán III y el califato de Córdoba, Madril: Debate, ISBN 84-8306-437-5 .
  3.   Arjona Castro, Antonio (1982), Anales de Córdoba musulmana (711-1008), Kordoba: Monte de Piedad de Córdoba, ISBN 84-7231-656-4 .


Aurrekoa
Abd Allah I.a Kordobakoa
Kordobako emirra
912-929
Ondorengoa
Azkena


Aurrekoa
Lehenengoa
Kordobako kalifa
929-961
Ondorengoa
Al-Hakam II.a


Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.