Abdelmalek Drukdel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Abdelmalek Drukdel
Bizitza
Jaiotza Meftah (en) Itzuli1970eko apirilaren 20a
Herrialdea  Aljeria
Heriotza Mali2020ko ekainaren 3a (50 urte)
Heriotza modua borrokan hilda: bala zauria
Hezkuntza
Heziketa University of Blida (en) Itzuli gradu : matematika
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Kidetza Islamiar Magrebeko Al Kaida
Zerbitzu militarra
Gradua Emir
Parte hartutako gatazkak Aljeriako Gerra Zibila
Afganistango gerra
Islamiar insurgentzia Ipar Afrikan

Abdelmalek Drukdel (arabieraz: عبد المالك درودكال‎; Meftah, 1970eko apirilaren 20aMali, 2020ko ekainaren 3a),[1] gerra-izenez Abu Musab Abdel Wadud (أبو مصعب عبد الودود) deitua, aljeriar buruzagi jihadista izan zen. Aljeriako Gerra Zibilean Islamiar Talde Armatuko (GIA) kide izan ondoren, Predikazio eta Borrokarako Talde Salafistako emir bilakatu zen 2004an. 2007an talde horrek Al Kaidarekin bat egin zuen, Islamiar Magrebeko Al Kaida izena harturik. Frantziako Armadak hil zuen Drukdel 2020ko ekainaren 3an, Mali iparraldeko gatazkako operazio militar batean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. French forces kill al-Qaida's north Africa chief in Mali. The Guardian, 2020ko ekainak 5, theguardian.com . Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 7.
  2. La France annonce avoir tué le chef d’Al-Qaida au Maghreb islamique lors d’une opération au Mali. Le Monde, 2020ko ekainak 5, lemonde.fr . Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 7.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]