Abdomeneko kanpoko muskulu zeihar
Abdomeneko kanpoko muskulu zeihar | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Insertzioa | Gandor iliakoa Pubiseko tuberkulua Lerro zuria |
Nerbioa | Zazpigarren saihets-arteko nerbioa Zortzigarren saihets-arteko nerbioa Bederatzigarren saihets-arteko nerbioa Hamargarren saihets-arteko nerbioa Hamaikagarren saihets-arteko nerbioa Saihets-azpiko nerbioa |
Muskuluaren akzioa | Enborraren flexioa Enborraren biraketa Enborraren flexio laterala Prentsa abdominala arnasbotatzea |
Identifikadoreak | |
Latinez | m. obliquus externus abdominis |
TA | A04.5.01.008 |
FMA | 13335 |
Terminologia anatomikoa |
Abdomeneko kanpoko muskulu laprana ([TA]: ''musculus obliquus externus abdominis'') abdomeneko aurre-alboko horman dago; zabala, aldebikoa, eta lauki irregular itxurakoa da, eta giharrezko atal bat eta atal aponeurotiko bat ditu.
Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jatorria eta insertzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azken zortzi saihetsen kanpoko aurpegian eta beheko ertzean du jatorria, eta aponeurosiaren bitartez gandor iliakoan, hezur koxalaren aurreko ertzean, pubisean eta lerro zurian intsertatzen da.
Inerbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saihets-arteko 7.-11. nerbioek eta saihets-azpiko nerbioak inerbatzen dute.[1]
Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gorputz-enborraren tolespena eta biraketa burutzen ditu, baita abdomen barneko presioa igo eta arnasketan lagundu. Kanpoko muskulu lapranaren uzkurketa alde-bakarrekoa bada, enborraren tolespen ipsilaterala emango da; aldebikoa bada, berriz, espirazioan eta pelbisaren igoeran laguntzen du.[2]
Irudi gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Bidaurrazaga, A., Gerrikagoitia, I., & Sarria, R. (2010). Giza anatomiako praktika-liburua lokomozio, aparatua. Usurbil, Gip.: Elhuyar Fundazioa.
- ↑ Feneis, H., Dauber, W., & Lasarte, J. A. (2001). Giza anatomiako poltsikoko atlsasa: Nazioarteko nomenklatura oinarrituta. Usurbil (Gipuzkoa): Elhuyar.