Edukira joan

Abdourahamane Tiani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abdourahamane Tiani

lehendakari

2023ko uztailaren 28a -
← Mohamed Bazoum
Bizitza
JaiotzaToukounous, 1961 (64/65 urte)
Herrialdea Niger
Talde etnikoaHausa etnia
Hezkuntza
HeziketaÉcole d'application de l'infanterie de Thiès
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Graduajeneral

Omar Abdourahamane Tiani[1] (batzutan Tchiani gaizki idatzia; Toukounous, 1964) nigertar militar eta politikaria da. Nigerko estatuburua da 2023tik.

Hausa etniakoa, 1984an batxilergoa lortu zuen Niamein, eta ondoren Senegalgo Ofizialen Eskola Nazionalean ikasi zuen, Thièsen. Zinder, Agadez eta Diffa eskualdeetako garnizioak zuzendu zituen eta droga-trafikoari aurre egin zion. Nazio Batuen bake misioetan parte hartu zuen Boli Kostan, Sudanen eta Kongoko Errepublika Demokratikoan, baita Nigerrek, Nigeriak, Txadek eta Kamerunek Boko Haramen aurka borrokatzeko sortutako Baterako Indar Multinazionalean ere.

2011n Mahamadou Issoufou presidenteak izendatu zuen presidentearen guardiako buru, eta 2018an jeneral mailara igo zen Tiani. 2021ean estatu-kolpe saiakera bat zapuztu zuen.

2023ko uztailaren 26an estatu-kolpea eman eta Mohamed Bazoum presidentea kargutik kendu zuen. Tianik Aberriaren Babeserako Kontseilu Nazionaleko buru izendatu zuen bere burua.

Nigerrek Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa utzi eta Mali eta Burkina Fasorekin Saheleko Estatuen Aliantza sortu zuen. Estatu Batuetako eta Europar Batasuneko militarrak herrialdetik bota zituen eta Errusiako militarren eta Wagner Taldeko mertzenarioen presentzia onartu zuen.

2025eko martxoan, Tiani Nigerko presidente izendatu zen bost urterako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]