Abdulhamid II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abdul Hamid II.a» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Abdulhamid II.a
Ahamid.jpg
Otomandar Inperioko sultana

1876ko abuztuak 31 - 1909ko apirilak 27
Murad V.a - Mehmed V.a
Bizitza
Jaiotza Istanbul, Konstantinopla eta Topkapı jauregia1842ko irailaren 21a
Herrialdea  Otomandar Inperioa
Heriotza Istanbul1918ko otsailaren 10a (75 urte)
Hobiratze lekua Q4273774
Familia
Aita Abdulmezid I.a
Ama Tirimüjgan Sultan, Rahime Perestu
Ezkontidea(k) Nazikedâ Kadın Efendi
Sazkâr Hanım Efendi
Müşfika Kadın Efendi
Peyveste Emukhvari
Fatma Pesend Hanım
Behice Maan
Emsalinur Kadınefendi
Dilpesend Kadın Efendi
Safinaz Nurefzun Kadın Efendi
Mezide Mestan Kadınefendi
Bedrifelek Kadınefendi
Biydâr Kadın Efendi
Saliha Naciye Hanım
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Osmanliar Dinastia
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Lantokia(k) Istanbul
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa islama
Tughra of Abdülhamid II.svg
Abdul Hamid II.aren argazkia

Abdulhamid II.a[1] (otomandar turkieraz: عبد الحميد ثانی `Abdü’l-Ḥamīd-i sânî, turkieraz: İkinci Abdülhamid; 1842ko irailaren 21a - 1918ko otsailaren 10a), Otomandar Inperioko 34. sultana izan zen (1876 - 1909), Turkiar Gazteak egindako altxamenduaren ondorioz kargutik kendu zuten eta Mehmed V.a anaiak ordezkatu zuen.

Abd-ul-Mejid I.a sultanaren eta bere emazte Tirimüjgan (Virjin) armeniarraren bigarren semea zen. Tronutik bere anaia Murad V.a kendu ondoren hartu zuen sultanaren kargua 1876an. Botere absolutua izan zuen azken sultan otomandarra izan zen, eta hamarkada batzuetarako atzeratzea lortu zuen Turkiako garai modernoaren etorrera. Metodo autoritario eta sarri errukigabeak baliatu zituen indar separatistekin tratatzeko; eta baita maniobra diplomatikoak ere Europako botere bat bestearen kontra jarriz.

Ezaugarri pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste sultan otomandarrak ez bezala Abdul Hamid II.ak hainbat atzerriko herritara bidaiatu zuen. 1867an, tronuratu baino bederatzi urte arinago, Austria, Frantzia eta Ingalaterrara lagundu zion osabari.

Bueltan, Eyüp Sultaneko Meskitara ia bakarrik joan zela esan zuten eta han Osmanen ezpata jaso zuela. Europako begirale gehienek Abdul Hamid II.a ideia liberalekoa izatea espero zuten, eta kontserbadore batzuk ere, errezelo handiz, erreformista arriskutsutzat jo zuten.

Esperotako aldaketa ez zen jaso, diru publiko urria, Bosnia-Herzegovinako matxinada 1875ean, Serbia eta Montenegroko gerra eta Bulgariako Apirileko altxamendua deituriko errebolta gelditzeko erabilitako krudeltasunagatik Europan sortu zuen sentipenak, nahiko arrazoi izan ziren erreformetarako zuen gogo falta erakusteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abdulhamid II.a Aldatu lotura Wikidatan