Abdul Razzaq an-Naif
| Abdul Razzaq an-Naif | |||
|---|---|---|---|
1968ko uztailaren 17a - 1968ko uztailaren 30a ← Tahir Yahya - Ahmed Hassan al-Bakr (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Falluja, 1933 | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Londres, 1978ko uztailaren 10a (44/45 urte) | ||
| Heriotza modua | giza hilketa | ||
| Leinua | Q30083005 | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
| Gradua | jeneral | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | sunismoa | ||
Abdul Razzaq Said al-Naif (Falluja, 1934 – Londres, 1978ko uztailaren 10a) irakiar militar eta politikaria izan zen. Irakeko lehen ministroa izan zen 1968an.
Al-Naif 1954an graduatu zen Irakeko Akademia Militarrean, eta ibilbide garrantzitsua izan zuen Irakeko armadan. 1964an, Abdul Salam Arif presidenteak inteligentzia militarreko zuzendariorde izendatu zuen.
Al-Naif 1966an izendatu zuten Abdul Rahman Arif presidentearen kontseilari. 1966 eta 1968 artean paper garrantzitsua izan zuen Mustafa Barzani buruzagi kurduarekin negoziatzen.
Al-Naif 1968an izendatu zuten lehen ministro. Irakeko etnia eta erlijio guztietako kideekin gobernu inklusiboa osatu zuen, baina gobernuak denbora gutxi iraun zuen eta Baath Alderdiaren estatu-kolpe baten ondorioz desegin zen. Al-Naif Marokora bidali zuten enbaxadore gisa, eta gero Suitzara.
1969 eta 1972 artean Al-Naif erbestetik itzuli zen eta Irakeko iparraldean bizi izan zen kurduekin. Gero Britainia Handira erbesteratu zen. Saddam Husseinen gobernuak heriotza-zigorra ezarri zion eta hainbat aldiz saiatu zen hiltzen. Al-Naif Saddam Husseinen gobernuaren aurka jartzea Iran, Jordania eta Saudi Arabiako monarkek babestu zuten.
Al-Naifek lehen hilketa saiakera bat jasan zuen Londresen 1972an, eta bere emaztea zauritu zuten. Ondoren, Jordaniara joan zen, bere lagun Hussein I.a Jordaniakoa erregeak gonbidatuta. Al-Naif Saddam Husseinen aginduz hil zuten 1978ko uztailean, Londresera egindako bidaia batean. Erresuma Batuak harreman diplomatikoak hautsi zituen Irakekin eta diplomazialari irakiarrak kanporatu zituen. Hussein Jordaniakoa erregeak eraildakoaren familia hartu zuen eta haren segurtasunaz arduratu zen.