Abdullah II.a Jordaniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Abdullah II.a Jordaniakoa
King Abdullah portrait.jpg
Monarka


Jordaniako erregea

1999ko otsailak 7 -
Hussein I.a Jordaniakoa
Bizitza
Jaiotza Amman1962ko urtarrilaren 30a (55 urte)
Herrialdea  Jordania
Familia
Aita Hussein I.a Jordaniakoa
Ama Princess Muna al-Hussein
Ezkontidea(k) Queen Rania of Jordan
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Hashemite
Hezkuntza
Heziketa Royal Military Academy Sandhurst
Deerfield Academy
Edmund A. Walsh School of Foreign Service
Pembroke College
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Sinesmenak
Erlijioa islama
IMDb nm2291323
www.kingabdullah.jo/

Abdullah II.a Jordaniakoa edo Abdullah II bin Al-Hussein Ammanen jaio zen 1962ko urtarrilaren 30ean, eta Jordaniako Haxemi Erresumako monarka da. Aita zuen Hussein I.a 1999ko otsailaren 7an hil zenez geroztik gobernatu du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ammanen jaio zen, eta Hussein I.aren eta bere bigarren emazte Muna al-Hussein (jaiotza-izena: Antoinette Avril Gardiner) printzesaren semea da. Lehen ikasketak Ammanen egin bazituen ere, Ingalaterran eta AEBetan egin zituen gainerako ikasketak.

Abdullah 1999ko otsailean tronuratu zen, bere aita hil zenean. Hil aurreko egunetan Hussein I.ak printze oinordeko izendatu zuen, ordura arte, 1965az geroztik, El Hassan bin Talal Husseinen anaiak zuena. Erabakia ez zuten herritarrek oso ondo hartu. Abdullah-ren ama britainiarra zen, eta Jordaniako pertsona askok ez zuten ongi ikusten Abdullah errege haxemi izatea. Haxemiek Mahoma profetaren zuzeneko ondorengoak dira. Abdullah bera Mahomaren ondorengo 43. generaziokoa da.

Ezkontza eta ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rania Al-Yassin-ekin ezkonduta dago (orain erregina ezkontidea) 1993ko ekainaren 10az geroztik. Lau seme-alaba dituzte: Hussein, Iman, Salma eta Hashem.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abdullah II.a Jordaniakoa Aldatu lotura Wikidatan