Abdullah Öcalan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abdullah Ocalan» orritik birbideratua)
Abdullah Öcalan

Bizitza
JaiotzaÖmerli (en) Itzuli1949ko apirilaren 4a (75 urte)
Herrialdea Turkia
Bizilekuaİmralı (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Kesire Yıldırım (en) Itzuli  (1978ko maiatzaren 24a -
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAnkarako Unibertsitateko Zientzia Politikoen Fakultatea
Ankarako Unibertsitatea
Hizkuntzakkurduera
turkiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta aktibista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaKurdistango Langileen Alderdia

abdullah-ocalan.com
IMDB: nm7643627 iTunes: 496854887 Edit the value on Wikidata

Abdullah Öcalan (Ömerli, Halfeti, Şanlıurfa probintzia, 1948ko apirilaren 4a) politikari kurdua da, bere herriaren aldeko mugimenduaren gaur egungo buruzagi ospetsuenetakoa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurdistango Langileen Alderdiaren (PKK) sorreran, 1978an, parte hartze handia izan zuen. 1984an Turkiaren aurkako ekintza armatuei ekin zien. Egun, borroka armatuaren garaia bukatu dela dio, eta kurduentzat konponbide politikoa bilatu behar dela.[1]

1999ko otsailaren 15ean Turkiako MIT zerbitzu sekretuko agenteek bahitu zuten Nairobin, Greziako enbaxadatik aireportura zihoala, (dirudienez, CIAko eta Mossad agenteen laguntzaz). Turkiara eraman zuten, eta, Turkiako legearen kontra erakunde armatua eratzea egotzita, hasiera batean heriotza zigorra ezarri zioten. Hala ere, hiru urte geroago, horren ordez bizi arteko espetxe zigorra ezarri zioten, nazioarteko presioei men eginez heriotza zigorra bere legeetatik ezeztatu baitzuen Turkiak. Izan ere, Europar Batasuneko kide bihurtu nahi du Turkiak, eta giza eskubideen arloan hainbat eskakizun ezartzen ditu erakunde horrek, bertako kide izateko.

Turkiara eraman zutenetik 2009raino, Imrali uharteko kartzela bateko preso bakarra izan zen.[2] 2005ean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuen Turkiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko 3., 5. and 6. artikuluak urratu zituela, Öcalani ez baitzion bere atxiloketaren aurkako errekurtsoa aurkezteko aukerarik eman, eta bidezko epaiketarik gabe ezarri baitzion heriotza zigorra.[3] Ondoren, Öcalanek berriz epaitzeko eskaria egin zuen, baina Turkiako auzitegiek ukatu egin zioten.[4] Europako Batzordeko Torturaren Prebentziorako Batzordeak Öcalani bisita egin zion, eta haren kartzelatze egoera ez zela egokia salatu zuen. Horren eraginez, Turkiako agintariek espetxe berri bat eraiki zuten uhartean, eta 2009an iragarri zuten Öcalanekin batera han izango zirela PKKko beste preso batzuk, eta Öcalanek (hamar urtez bakarrik espetxeratuta izan eta gero) haiekin elkartu ahal izango zuela astean hamar orduz.[5][6]

Espetxetik, Öcalanek hainbat liburu argitaratu ditu, azkena 2012an. Turkian HDP alderdi kurdua legez kanporatzeko ahaleginen erdian, 2021eko martxoaren 19an Öcalanek ez zuen kanpoaldearekin batere harremanik izan eta ez zegoen haren batere berririk 2020ko apirilaz 27az geroztik, Serbay Koklu haren abokatuak jakinarazi zuenez; inkomunikazioa erabatekoa zen. Horrek haren osasunari buruzko kezka piztu zuen.[7] Alabak adierazi zuen ez zekitela ere non zegoen.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Mag. Katharina Kirchmayer, The Case of the Isolation Regime of Abdullah Öcalan: A Violation of European Human Rights Law and Standards?, GRIN Verlag, 2010, 37. orrialdea.
  2. (Ingelesez) Marlies Casier, Joost Jongerden, Nationalisms and Politics in Turkey: Political Islam, Kemalism and the Kurdish Issue, Taylor & Francis, 2010, 146. orrialdea.
  3. (Ingelesez) Giza Eskubideen Europako Auzitegiko Ganbera Nagusiaren epaia, 46221/99 kasuan.
  4. (Ingelesez) Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren prentsa oharra, 2010-07-16.
  5. (Ingelesez) Ibon VILLELABEITIA: «Company at last for Kurdish inmate alone for ten years», The Scotsman, 2009-11-18.
  6. Esra ERDURAN: «Turkey building new prison for PKK members», Southeast European Times, 2009-11-10.
  7. Casagrande, Orsola. ««Imraliko kartzela zulo beltz bat bihurtu da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  8. «Herri kurduaren aldeko 'Newroz eguna' antolatu dute Donostian igande honetarako» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abdullah Öcalan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]