8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Abeltzaintza

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Behi haztegi bat.

Abeltzaintza lehen sektore ekonomikoaren jarduera da, gizakiari onurak emateko azienda edo abereak zaintzeaz arduratzen dena. Animaliak haztea da, gero haien haragia, esnea, larrua, arrautzak, ilea eztia eta abar lehengaitzat erabiltzeko eta aprobetxatzeko. Abeltzainak dira lanbide hau dutenak; askotan, nekazaritzan ere jarduten dute. Abeltzaintzaren bidez, gizakiarentzat probetxuzkoak diren ezaugarri genetikoak eta jokabideak sustatzen dira animalietan. Arraza berriak selektiboki sortu eta hazten dira, animaliak lanean, kirolean, aisialdian edo ikerkuntzan erabiltzeko.

Oro har, azienda (abeltzainak hazitako abereak edo animaliak) bi taldetan sailka daitezke: azienda larria behiak, zezenak eta zaldiak) eta azienda xehea (ardiak, txerriak eta ahuntzak). Haiek ustiatuz, haragia, esnea, arrautzak eta bestelako elikagaiak lortzen dira, bai eta larrua, artilea eta beste produktu batzuk ere.

Nekazaritzaren jarduera osagarria da garatzen ari diren eskualdetan, eta errentagarritasun handia du eskualde garatuetan. Abeltzaintza handituz joan den jarduera bat da. Planetaren azaleraren %30 larrez estalia dago, eta azienda elikatzeko bazka sortzeko erabiltzen da landu daitezkeen lurren %33. Azken 50 urteetan haragi-ekoizpena bikoiztu egin da eta esnearen kontsumoak gora egin du garatzen ari diren herrialdeetan.

Animalia-espezie ugarienak honako hauek dira; behi-, ardi-, txerri- eta hegazti-aziendak. Leku batzuetan ahuntz- eta zaldi-aziendak garrantzitsuak dira, kunikultura edo untxi-hazkuntza, eta erle-hazkuntza. Azken mendean, arraza hautatuak lortu dira, eta aziendari eragiten dioten gaixotasun asko daude. Teknologiari esker, ekoizpena handitu da, eta produktuak beste herrialde batzuetara garraiatzeko aukera dago.

Abeltzaintza motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abeltzaintza nomada Etengabe aldatzen da lekuz larreak bilatzeko. Azienda zaintzen duten pertsonak ere aziendarekin batera aldatzen dira lekuz. Azienda urtaroen mende dago; neguan haranetara eta udan mendietara.
Sasi ardiak, artzain batek zainduta.
  • Abeltzaintza estentsiboa Ustiategi handietan egiten da. Azienda kanpoan ibiltzen da, eta larre naturalen bidez elikatzen da. Inbertsio gutxi behar ditu, baina produktibitate txikia du. Produktuak herrialde garatuetan saltzeko erabiltzen dira, baita gutxiago garatuta dauden herrialdeen autokontsumorako.
  • Abeltzaintza intentsiboa abeltzaintza industriala da. Espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan egiten da. Azienda ukuiluratuta egoten da; ukuiluetan hazten da, haien elikadura, osasuna eta gizentzea kontrolatzen da.

Azienda motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Behi-azienda edo azienda gorriaz unaiak arduratzen dira.
  • Zaldi-aziendarekin zaldikoek jarduten dute.

Xehea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ahuntz-aziendaz ahuntzainak arduratzen dira.
  • Ardi-azienda edo azienda zuria zaintzen artzainak aritzen dira.
  • Txerri-azienda edo azienda beltzarekin urdezainak dabiltza.

Abeltzaintza Iberiar penintsulan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar penintsula ezaugarri fisikoen arabera zenbait gunetan banatzen da. Abeltzaintza oso garrantzitsua da:

  • Gune ozeanikoa: mendian haragitarako abeltzaintza estentsiboan espezializatzen dira, eta inguruneari ondo egokituta egoten da. Hori dela eta, oso garrantzi handia dute tokian tokiko espezie autoktonoek; izan ere, ez dute zainketa berezirik behar eta altuerako klima baldintza gogorrak ondo jasaten dituzte.
  • Euskal Herrian, behi-azienda da nagusi; baina esnetarako eta haragitarako ardi-azienda ere garrantzitsua da, tradiziotik datorrelako eta produktuetako batzuek jatorrizko izena dutelako, hala nola Idiazabal gazta.Euskal Herrian duela hainbat milurteko errotutako bizibidea da, XV. mendeaz geroztik Euskal Herriko Atlantikoko isurialdean gehienbat baserriari lotua. Abeltzaintzak XX. mendean beherakada handia izan zuen, industria eta zerbitzuetako lana erosoagoa eta hobeto ordaindua baitzen.
  • Kostaldean estabulazio azienda izaten da nagusi. Haragia eta esnea ustiatzen dituzte, eta espezieek ez dute bertakoak izan behar. Penintsulan nekazaritza estentsiboa da nagusi; haragia ekoizten da eta behi, ardi eta txerri-azienda hazten da.
  • Extremadurako, Salamancako eta Zamorako larreetan behi-azienda nagusitzen da. Azken urteetan behi eta ardi-abeltzaintza intentsiboa handituz doa landa-gunetan, hiri-gunetan eskaera handia delako.
  • Mediterraneo aldean abeltzaintza ez da garrantzitsua ekonomiarako. Nekazaritzarako oso baldintza onak daude eta horrek aberasten du gunea. Estentsiboa izaten da Katalunian izan ezik, han intentsiboa da eta haragia eta esnea ekoizten dituzte. Kanarietan larrerako gune asko ez dagoenez, urria da. Ardi eta ahuntz-azienda estentsiboak, eta txerri eta hegazti-azienda intentsiboak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abeltzaintza Aldatu lotura Wikidatan