Edukira joan

Abercorn jatetxeko atentatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abercorn jatetxeko atentatua
Irudia
Map
Motabonba erasoa
Data1972ko martxoaren 4a
Pertsona hilak2
Pertsona zaurituak130

Abercor jatetxeko atentatua, 1972ko martxoaren 4a, jendez lepo zegoen Ipar Irlandako Belfast hiriburuaren erdiguneko Castle Lane kaleko Abercor jatetxea eta taberna batean jazotako lehergailu bidezko atentatu bat izan zen.

Arratsaldeko 16:28etan pertsona ezezagun batek 666 larrialdi xenbakira deitu eta Castle Lane kalean lehergailua bat zegoelako berria eman baina haren mokaleku zehatza aipatu gabe. Taberna Cornmarket eremuan zegoen, larunbatero jendez bete ohi den Belfast hiriko merkatal eremua.

Erosketak egin ondoren Abercor tabernara kafe bat hartzera sartu ziren bi emakume gazte hil, Anne Owens (22 urte) eta Janet Bereen (21 urte), biak ere katolikoak, eta 130 pertsona zauritu ziren, askok eztandaren ondorioz beren hanka eta besoak edo begiak galdu zituzten. Bi emakumeak lehergailua zehoen mahaiaren ondoan eserial zeudenez eztandak bete-betean jo zituen.

Abercor taberna Bill O'Hara negoziogizon katolikoaten jabetzakoa zen.

Atentuaten ardura Behin-behineko IRAri egotzi zitzaion, nahiz eta errepublikar erakunde armatuak egiletza ez aldarrikatu izan, eta inork haren eta atentatuaren arteko loturarik inoiz frogatu ahal izan.

IRAri buruz artikulu ugari idatzi dituen Ed Moloney irlandar kazetariaren arabera errepublikar iturriek atentatuaren ardura modu ez ofizialean onartu zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]