Abertzaletasun
Abertzaletasuna aberriari zaion zaletasun edo maitasuna da, eta abertzale (aberriaren zale) hitzetik dator.
Abertzale hitzak, berriz, «aberria maite duena, aberriaren alde saiatzen edo borrokatzen dena» esan nahi du.[1] Nahiz eta abertzale hitzak edozein aberriren zaleak izendatzeko balio duen,[2] besterik zehazten ez bada, aberritzat Euskal Herria dutenak izaten ditu aipagai, gehienetan.
Kontuan izan behar da abertzale eta nazionalista ez direla kontzeptu berberak, eta erdaretan ere bereizten dituztela:
- abertzale = patriota (Gaztelaniaz), patriote (Frantsesez), patriot (Ingelesez), Patriot (Alemanez).
- nazionalista = nacionalista (Gaztelaniaz), nationaliste (Frantsesez), nationalist (Ingelesez), Nationalist (Alemanez).
Berdin gertatzen da abertzaletasun eta nazionalismo kontzeptuekin:
- abertzaletasun = patriotismo (Gaztelaniaz), patriotisme (Frantsesez), patriotism (Ingelesez), Patriotismus (Alemanez).
- nazionalismo = nacionalismo (Gaztelaniaz), nationalisme (Frantsesez), nationalism (Ingelesez), Nationalismus (Alemanez).
Ikus gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abertzaletasun |
Erreferentziak
- ↑ «abertzale» sarrera, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan.
- ↑ Halaxe ageri da gaur egungo hiztegi guztietan: Euskalterm terminologia bankuan, Elhuyar hiztegian, Zehazki hiztegian, 3000 Hiztegian, Labayru hiztegian.