Edukira joan

Abetxuku

Abetxuku
 Euskal Herria
Abetxuku herria muinotxo baten gainean dago, N-1 errepidearen alboan.
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°52′32″N 2°40′45″W / 42.87554°N 2.67924°W / 42.87554; -2.67924
Garaiera524 m

Abetxuku (ofizialki Abetxuko) Arabako erdialdeko herri eta kontzeju bat da, Gasteizko udalerrikoa. Gasteizko auzo bat ere bada, udalerriaren ipar-ekialdean kokatua. Oraindik hirigunetik aparte dago, Arriaga-Lakuatik bananduta. Zadorra ibaiaren iparraldean (eskuineko ertzean) dagoen Gasteizko auzo bakarra da.

Oraindik garbi samar bereiz litezke Abetxuku herrixka eta Abetxuku auzo berria. Auzoa eraikuntza modernokoa da; herri zaharrak, berriz, oraindik eusten dio berezko fisionomiari.

Herriaren izena lehenengo aldiz 1025. urteko datazioa duen Donemiliagako goldean topatu da, idazkera honekin: Auoggóco.[1]

1257. urteko Jerónimo Aznar Calahorrako katedraleko gotzainaren kartan antzeko beste modu batean dokumentatuko da, azken hiru bokalak itxita: abuchucu, eta aldaera grafiko berbera topatu da XIV. mendean.[2]

Alfontso XI.a erregearen agindu bitartez Abetxuku Gasteiza atxikirik geratu zen XIV. mendean. Etxe bakan batzuk baino ez zuten osatzen Abetxuku garai hartan.

1950eko hamarkadatik aurrera hasi zen auzoaren benetako garapena. Gasteizko udala eta Udal Aurrezki Kutxaren (egun Vital Kutxa) ekimenaren bitartez, etxeak eta etxebizitza blokeak eraiki ziren 1958-1960 bitartean. Udalak, hiriaren kanpoaldean txabolismorik gara ez zedin eraiki zituen etxeak. Udala bi fasetan eraiki zen. Lehenean familiabakarreko etxe atxikiak eraiki ziren, eta bigarrenean 3-4 solairuko etxebizitza blokeak.

1966ean auzoak 2.755 biztanle zituen. Zadorra ibaiaren iparraldean kokaturik egoteagatik, auzoa isolaturik egon zen urte askoz hiriko gainerantzeko auzoetatik. Horrek, eta auzoko biztanleriaren gehiengoa etorkina izateak, fama txarra eman zion auzoari urte luzetan zehar. Horrez gain, etxebizitzak ez ziren materialik onenekin eraiki, eta horrek, arazoak sortu zituen eraiki eta hamarkada batzuetara.

XXI. mendean, Abetxukuk 3.250 biztanle dauzka (2008ko datuen arabera). Auzoaren egoera asko hobetu da hasierako urteetatik Gasteizko udalak eginiko berritze lanak direla eta. 2002ko amaieran, esaterako, zubi berria eraikitzen hasi zen Zadorra ibaia ganoraz igarotzeko.

Abetxuku auzoaren ikuspegia.

Herria oso txikia den bitartean, auzoak 3.500 inguru biztanle ditu (2024ko datuak).

Abetxuku herriko biztanleria

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Migel eliza erromanikoa azpimarragarria da.

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abetxukuar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Abetxuku - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
  2. «Abetxuku - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]