Abide Sultan (Ahmed I.aren alaba)
Abide Sultan (Ahmed I.aren alaba) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Istanbul, 1618 |
Herrialdea | Otomandar Inperioa |
Heriotza | Istanbul, 1648 (29/30 urte) |
Hobiratze lekua | Istanbul |
Familia | |
Aita | Ahmed I.a |
Ama | Fatma Hatun |
Jarduerak |
Abide Sultan edo Übeyde Sultan (otomandar turkieraz: نصب تذكاري; Istanbul, Otomandar Inperioa, c.1618 – ibidem, c.1648) otomandar printzesa izan zen, Ahmed I.a sultanaren eta Fatma Hatun emaztearen alaba.[1][2][3][4][5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1618an jaio zen, Ahmed I.a aita hil eta hilabete batzuetara. Ama Fatma Hatun zuen, Kuyucu Murad Paşaren alaba. Urte berean, Mustafa I.a osaba tronutik kendu zuten, eta haren ordez neba zaharrena jarri zuten, Osman II.a. Nebak Altin Kafes delakoan giltzapetuta egon ziren.
1622an, Osman bortizki torturatu eta hil egin zuten. Berriz ere tronuan jarri zuten osaba eroa, baina haren agintealdiak urtebete inguru iraun zuen. 1623ko irailaren 10ean, jauregiko konspirazio bati esker, Mustafa eroa tronutik kendu zuten eta haren ordez 11 urteko neba gaztea jarri zuten, Murad IV.a. Horren ondorioz, bere amaordea, Kösem Sultan, inperioko lehen erregeorde izendatu zuten.
Ezkontzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seguru asko Kösemek hazi zuen eta ez bere amak. 1641ean Musa Paşarekin ezkondu zen. [6] Ezkontzak sei urte inguru iraun zuen, senarra 1647an hil baitzen. Teoria baten arabera, Abide Dabanyasdekin ezkondu zen, eta Mehmed Paşarekin ezkondu zen, 1639an hil zena.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1649an hil zen Abide, bere iloba Mehmed IV.aren agintealdian, ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Eyüp-eko hilerrian lurperatuta dago, eta ez du ondorengorik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Sociales, Ecole des Hautes Etudes en Sciences. (2013-06-05). «Les perles de nacre du sultanat. Les princesses ottomanes (mi-XVe -mi-XVIIIe siècles)» EHESS (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ Leslie P. Peirce. (1993). Imperial Harem. Oxf. U. P. (N. Y.) ISBN 978-0-19-508677-5. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ Sakaoğlu, Necdet. (2008). Bu mülkün kadın sultanları: vâlide sultanlar, hâtunlar, hasekiler, kadınefendiler, sultanefendiler. (1. baskı. argitaraldia) Oğlak Yayıncılık ISBN 978-975-329-623-6. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ (Turkieraz) Sakaoğlu, Necdet. (2008). Bu mülkün kadın sultanları: vâlide sultanlar, hâtunlar, hasekiler, kadınefendiler, sultanefendiler. Oğlak Yayıncılık ISBN 978-975-329-623-6. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ ISSN https://es.dbpedia.org/page/Abide_Sultan..
- ↑ Alderson 1956, table XXXIV.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mehmet Süreyya Bey; Aktan, Ali; Yuvaleki, Abdülkadir; Keskin, Mustafa. Tezkire-i meşâhir-i Osmaniyye. - Sebil Yaynevi, 1995. - 479 or.
- Alderson An. D. Otomandar dinastiaren egitura. - Oxford: Clarendon Press, 1956. - 186 or.
- Öztuna, Ylingaz. Devletler ve hânedanlar . - Kültür Bakanlakasten, 2005. - T. 2. ATALA - ISBN 9751704693 , ISBN 9789751704696.