Abigail Hill
Abigail Hill | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1711 - 1714 ← Sarah Jennings
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Londres, 1670 | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | High Laver (en) ![]() | ||||
Hobiratze lekua | High Laver (en) ![]() | ||||
Familia | |||||
Aita | Francis Hill | ||||
Ama | Elizabeth Jennings | ||||
Ezkontidea(k) | Samuel Masham, 1st Baron Masham (en) ![]() | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | gortesaua | ||||
![]() ![]() |
Abigail Hill, ezkondu ondoren Abigail Marsham, Marshamgo baronesa, (c. 1670 – 1734ko abenduaren 6a) Ana Britainia Handikoaren begikoa izan zen eta leku horretan bere lehengusina Sarah Jennings ordezkatu zuen.
Bere aita, Francis Hill, Londresko merkataria zen eta bere ama Elizabeth Jennings, Sarah Jenningsen izeba. Aitak izandako diru galerak zerbitzari izatera bultzatu zuen. Lehenengo Sarah Jenningsen zerbitzura, eta gero, honen bidez, gortean erreginaren zerbitzura.
1707ko udan Samuel Marshamekin ezkondu zen, eta erregina aurrean izan zen, eta horrek bere gertuko izatera pasa zela adierazten du. Lady Marsham bezala erreginaren begiko lekua bere lehengusina Sarah Jenningsi kentzea lortu zuen. Hartu ohi zuen jarrera goxoa Sarah Jennigsen jarrera gogorraren aurkakoa zen.
Espainiako Ondorengotza Gerraren amaiera erabakitzeko zegoenean, Sarah Jenningsen gainbeherak indartu egin zuen, Abigail Hillen lanaren laguntzaz, Utrechteko Ituna sinatzeko joera.