Abrarakurzix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Abrarakurzix
Asterix
Argitalpena
Lehen agerpena Asterix galiarra (1959)
Sortzailea René Goscinny
Albert Uderzo
Agertzen da
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Herrialdea Galia
Sexua edo generoa Gizonezkoa
Espeziea Gizaki
Datu pertsonalak
Lanbidea Gerlaria
Adiskideak Obelix, Panoramix, Asterix
Etsaiak Erromatarrak

Abrarakurzix, Asterixen abenturetan, galiar herrixkako buruzagia da. Buruzagien burruka, Arvernoko ezkutua eta Asterix Belgikan komikietan pertsonai nagusienetariko bat da.

K.a. 52an Gergoviako guduan parte hartu zuen, non Vercingetorixek erromatarrak menderatu zituen. Alesiako guduan ere parte hartu zuen eta bertatik ekarri zuen Vercingetorixena izandako Arvernoko ezkutua. Normalean ezkutuaren gainean agertzen da, galiar buruzagien moduan. Batzuen ustez, De Gaulle jeneralaren karikatura da. Bere izenak « à bras raccourcis » esan nahi du[1], euskaraz "su eta gar" esan nahi duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dictionnaire Goscinny, 105. orr.