Edukira joan

Absolutibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Absolutiboa hizkuntza ergatiboek duten gramatika kasu bat da, objektua (aditz iragankorrarekin) eta subjektua (aditz iragangaitzarekin) adierazten dituena. Indoeuropar hizkuntzetako nominatiboaren antzeko kasua da, subjektuaren funtzioa duenean, eta akusatiboaren antzekoa, objektu zuzena denean..

Euskaraz, absolutiboa NOR kasua da.

  • Nugagageab: ez dago markarik (herri, iturri, erietxe)
  • Singularrean: -a (herria, iturria, erietxea).
  • Pluralean: -ak (herriak, iturriak, erietxeak).
  • Plural hurbilean: -ok (herriok, iturriok, erietxeok).

Absolutiboa aditz iragangaitzen subjektua da (hurrengo adibideetan, Autoa izen-sintagma), baita atributua ere (lehen esaldiko berdea):

  • Autoa berdea da. Autoa iritsi da.

Iragankorretan, ordea, objektu zuzena da:

  • Nik autoa dut. Zer dut nik? Autoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.