Absolutu (filosofia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Absolutua kontzeptu filosofiko bat da, osoa eta beste gauzengandik independentea dena izendatzen duena, hau da, beste ezeren arabera hartzen ez dena.[1] Absolutua existentzia orotik edo bere aukeratik banatuta dagoena da. Hitzaren etimologiari dagokionez, ab («banaketa») eta latinezko solvo aditza («askatu» edo «deslotu») batuz sortzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]