Absurduaren antzerkia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Absurduaren antzerkia 1940, 1950 eta 1960ko hamarkadetan zehar hainbat europar eta estatubatuar antzerkigileek idatzitako antzezlan multzo bat da. Existentzialismo eta surrealismoaren eragina du. Bere ezaugarri nagusiak istorioek itxuraz inongo esanahirik ez izatea, solasaldi errepikagarriak, eta maiz giro onirikoa sortarazten duen drama sekuentzia gabeziak dira. Umorea eta mitifikazioaren baitan artearekiko jarrera zorrotza zeukaten. Inkoherentzia, zentzugabekeria eta logika eza ere antzezlan guzti hauen ezaugarri amankomunak dira.

Absurduaren antzerkiaren ordezkari nabarmenenak Eugène Ionesco, Antonin Artaud, Samuel Beckett, Arthur Adamov, Tom Stoppard, Harold Pinter, Sławomir Mrożek, Jean Genet, Miguel Mihura eta Fernando Arrabal antzerkigileak izan dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]