Abubakar Tafawa Balewa
Abubakar Tafawa Balewa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1960ko urriaren 1a - 1966ko urtarrilaren 15a ← baliorik ez - baliorik ez → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bauchi (en) ![]() ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Lehen hizkuntza | Hausa | ||
Heriotza | Lagos, 1966ko urtarrilaren 15a (53/54 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bauchi (en) ![]() | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Londresko Unibertsitatea Barewa College (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa Hausa Nigerian Pidgin (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, idazlea eta goi-funtzionarioa | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Alderdi politikoa | Northern People's Congress (en) ![]() |
Abubakar Tafawa Balewa (Bauchi, 1912ko abendua – Lagos, 1966ko urtarrilaren 15a) nigeriar politikaria izan zen, Nigeriako lehen ministroa 1960tik hil zen arte.
Irakaslea eta eskolako zuzendaria izan zen eta Londresko University Collegen ikasteko aukeratu zuten. Handik bueltan, hezkuntzako ikuskatzailea izan zen administrazio kolonial britainiarrean. 1933an Shaihu Umar izeneko eleberri laburra idatzi zuen hausa literatura sustatzeko.
1946an Ipar Nigeriako Batzarreko kide hautatu zuten eta 1952an Nigeriako gobernu autonomoan Garraio ministro izendatu zuten. 1957tik 1960ra gobernu autonomoa zuzendu zuen eta Nnamdi Azikiweren alderdiarekin koalizio bat osatu zuen herrialdea independentziaren helburuarekin bateratzeko.
1960an Nigeriako lehen ministro bihurtu zen. Hiru urtez, herrialdea monarkia bat izan zen, Elisabet II.a erregina britainiarra Nigeriako estatuburu zela. 1963an errepublika aldarrikatu zen. Balewa Erresuma Batuarekin lotura estuak izatearen aldeko kontserbadore anglofiloa izan zen. Bere gobernuan liskar bortitzak izan ziren Nigeriako hiru herrialdeen artean.
Balewa 1966ko urtarrilaren 15ean hil zuten estatu-kolpe batean, herrialdeko beste buruzagi batzuekin batera.